Politika -

Bilbo

Bilboko Udala, eraso faxistari buruzko polizia txostenaren zain

EH Bilduk, Udalberrik eta Bilbo Irabazizek bozeramaileen batzordea deitzea eskatu zuten, erasoa salatzeko, baina gobernu taldeak nahiago du txostena izan arte itxaron.

Eraso faxistaren biktimaren besoa. Argazkia: EiTB
Eraso faxistaren biktimaren besoa.
Eraso faxistaren biktimaren besoa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak jakinarazi du Ertzaintzaren txostenaren zain dagoela, gazte batek salatu duen eraso faxistaren kasuan, eta txostena eskuartean izan arte ez duela ekintzarik abiatuko jakinarazi du.

EH Bilduk, Udalberrik eta Bilbo Irabazizek bozeramaileen batzordea deitzea eskatu zuten, erasoa salatzeko.

Neonazi batzuek gazte bati eraso egin zioten ostiral goizean Bilbon, eta labana bat erabiliz svastika bat egin zioten besoan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Salaketa larunbatean jarri zuen gazteak Ertzaintzan. Gertaera ostiral goizean jazo zen, Bilboko Arangoiti auzoan. Goizeko zazpietan gaztea etxera zihoan jaietan ibili ondoren, eraso egin ziotenean.

Antza, hiru pertsonek egin zioten eraso gazteari eta svastika bat eta 88 zenbakia egin zizkioten besoan. Labana bat erabili zuten horretarako. Ondoren, jipoitu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko albisteak