Politika -

Eraso faxista Bilbon

Ehunka lagunek gaitzetsi dute Arangoitiko eraso faxista

Neonazi batzuek Arangoitiko adingabe bat jipoitu zuten, eta svastika bat eta "88" zenbakia markatu zizkioten beso batean labana batekin.

Ehunka lagunek gaitzetsi dute Arangoitiko eraso faxista.
Ehunka lagunek gaitzetsi dute Arangoitiko eraso faxista.
Arangoitiko eraso faxista salatzeko elkarretaratzea egin dute

0:59

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek hartu dute parte Arangoitiko adingabe batek jasandako eraso faxista gaitzesteko asmoz arratsaldean egindako elkarretaratze isilean.

Hiru ezezagunek jipoitu egin zuten, eta svastika bat eta "88" zenbakia (sinbolo neonazia) markatu zizkioten beso batean labana batekin.

Arangoitiko bizilagunek "kezkatuta" daudela adierazi dute, baina "beldurrari guztion artean aurre" egiteko deia egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak