Politika -

Hauteskunde orokorrak

Urriaren 17an onartuko ditu PSOEk hauteskunde-zerrendak

Tokiko eta probintzia-elkarteek egindako proposamenetan oinarrituta egingo ditu alderdi sozialistak Kongresurako eta Senaturako hautagai-zerrendak.

Pedro Sanchez, PSOEko burua. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez, PSOEko burua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen hauteskunde orokorren harira, datorren urriaren 17an onartuko ditu PSOEk Kongresurako eta Senaturako zerrendak. Horrela erabaki du Batzorde Federalak, Zuzendaritza Batzordeak proposatuta, Madrilgo Ferrazeko egoitzan izandako bileran.

Tokiko eta probintzia-elkarteek hilaren 11an eta 18an egindako proposamenetan oinarrituta egingo ditu alderdi sozialistak Kongresurako eta Senaturako hautagai-zerrendak.

Eskainitako izenetatik abiatuta, autonomia- eta probintzia-zuzendaritza batzordeek proposamena egingo dute hilaren 21ean eta 24ean. Geroago, hilaren 26an tokiko batzordeek onartuko dituzte, eta hilaren 30ean, berriz, eskualde-batzordeek.

Zerrenden Batzorde Federalak urriaren 1 eta 16 bitarteko epea izango du Kongresurako eta Senaturako hautagaitzen inguruan onarpena emateko. Azkenik, PSOEren Batzorde Federalak hautagaitzak onartuko ditu behin betikoz.

Zuzendaritza sozialistak hitzeman duenez, "kremailera" metodoari erreparatuta egingo dituzte zerrendak, emakumezkoak eta gizonezkoak txandakatuta, hain zuzen ere, maiatzeko udal- eta autonomia-hauteskundeetan egin zuten bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Pedro Sánchez albisteak