Politika -

Datorren iganderako

Herrien erabakitzeko eskubidearen aldeko martxa deitu du EH Bilduk

'Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki' lelopean egingo dute manifestazioa. Koalizioak azpimarratu duenez, "erabakiak hartzeko garaia da".

Onintza Enbeita Amaiurreko diputatua. Argazkia: EiTB
'Kataluniak ate berriak ireki ditu erabakitzeko eskubideen alde'

0:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa deitu du EH Bilduk datorren iganderako Donostian, 'Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki' lelopean. Koalizioak defendatu duenez, "erabakiak hartzeko garaia da".

Martxaren deialdia iragartzeko agerraldia egin du EH Bilduk gaur goizean Donostiako Katalunia Plazan, eta bertan EH Bilduko hainbat kide izan dira, tartean, Onintza Enbeita, Ikerne Badiola eta Iñaki Irazalbabeitia. Datorren igandeko martxa 13:00etan abiatuko dute, Donostiako Boulevardetik.

Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuak azaldu duenez, erabakitzeko eskubidearentzat ate berriak zabaldu ditu Kataluniak. "Irailaren 27an hauteskunde plebiszitarioak egingo dira bertan, eta aukera bikaina dute bertakoek etorkizuna euren kabuz marrazten hasteko", adierazi du.

"Garrantzitsuena ez da kataluniarrak ze helmugara helduko diren oraindik kalkulatzea edo izango duten etorkizuna irudikatzea", esan du Enbeitak. "Garrantzitsuena hartu duten bidea bera da: jendartearen indar hutsez, Espainiar Estatuaren egitura politiko-instituzionala kolokan jarri dute kataluniarrek. Irailaren 28an euren helburutik hurbilago edo urrunago egongo diren ez dakigu, baina helburua lortu egingo dutela gauza jakina da: determinazio osoz ari baitira pausoak ematen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Gipuzkoa