Politika -

Giza eskubideak

Presoek EHUn ikasteko duten eskubidea bermatzeko eskatu du Etxeratek

Etxeratek elkarretaratzea egin du Gasteizen, "Espainiako Gobernuaren debekuaren aurrean", Jaurlaritzari eta EHUri euskal presoek ikasteko duten eskubidea bermatzea exijitzeko.

Etxeraten elkarretaratzea Gasteizen. Argazkia: Etxerat
Etxeraten elkarretaratzea Gasteizen.
Etxeraten elkarretaratzea Gasteizen. Argazkia: Etxerat

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeratek deituta, senideak, sindikatuak, ikasleak eta irakasleak bildu dira Gasteizen, euskal presoek Euskal Herriko Unibertsitatean ikasteko eskubidea dutela aldarrikatzeko.

2015-2016 ikasturtearen hasiera-ekitaldia Gasteizen egin dela baliatuta, Etxeratek elkarretaratzea egin du euskal presoek ikasteko eskubidea dutela gogoratzeko.

“Espainiako Gobernuak euskal presoei EHUn ikastea debekatu ostean, zaila da ulertzea Euskal Autonomia Erkidegoko agintariek bide legalak eta politikoak erabilita arazo larri hau oraindik kudeatu ez izana”, kritikatu dute.

Horrez gain, “EHUko Errektoretzak bere oinarrizko funtzioa bete behar du: irakastea, hain zuzen ere. Noiz arte beteko du EHUk Espainiako kartzeletan sakabanatuta dauden euskal herritarrei irakasteko debekua?”, deitoratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak Presoak argazkiak