Politika -

Diputatuen Kongresua

PPk aurrera atera du Konstituzionala erreformatzeko proposamena

"Azkenaldian Espainia hautsi nahi duen mugimendu independentistaren aurrean Auzitegi Konstituzionalak gabezia batzuk dituela agerian geratu delako", esanez defendatu du erreforma PPk.

Rafael Hernando Alderdi Popularraren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EITB
Rafael Hernando Alderdi Popularraren bozeramailea Kongresuan.
Rafael Hernando Alderdi Popularraren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk, bere gehiengo absolutua baliatuta, aurrera atera du Auzitegi Konstituzionala erreformatzeko proposamena. Diputatuen Kongresuan gainditu beharreko lehendabiziko urratsa izan da gaurkoa eta eztabaidak hautsak harrotu ditu Alderdi Popularraren eta gainerako taldeen artean.

Egitasmo honen bitartez ebazpenak betetzen ez dituzten agintariak eta kargu publikoak zigortzeko ahalmena izango luke Auzitegi Konstituzionalak.

Oposizioko taldeek esan dute ?hauteskunde kutsua? duen neurria dela, eta ?iruzurtzat? eta ?jauntxokeriatzat? jo dute PPren proposamena.  Alderdi Popularrak, berriz, erreforma beharrezkoa dela defendatu du, ?azkenaldian Espainia hautsi nahi duen mugimendu independentistaren aurrean Auzitegi Konstituzionalak gabezia batzuk dituela agerian geratu delako?.

Gauzak horrela, bozketa egin dute: 183 boto (PP, UPN eta Foro Asturias) izan dira aldekoak; eta, 144, kontrakoak.

Diputatuen Kongresuan lehen aldiz eztabaidatu dute Auzitegi Konstituzionalaren erreforma azkarrerako PPk aurkeztutako proposamena. Alderdi Popularraren asmoa da Kataluniako hauteskundeen osterako behin betiko onartuta egotea eta hauteskunde orokorrak egin aurretik indarrean sartzea.

PPren argudioak

Rafael Hernando Alderdi Popularraren bozeramaileak adierazi duenez, ?Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenen ez-betetzeen gorakada Kataluniako prozesu independentistak izan duen garapenarekin lotuta dago?.

Era berean, arau-hauste horien gorakada alderdi berrien sorrerarekin ere lotu du, Podemosi zeharka aipu eginez. ?Instituzioetara iritsi berri diren alderdiek esaten dute soilik justutzat jotzen dituzten ebazpenak beteko dituztela?, erantsi du.

Kasu batzuk ere jarri ditu adibide gisa: gaztelerazko hezkuntzari buruz Kataluniako Estatutuak esaten zuenaren inguruko ebazpena; Kataluniako kontsultaren debekua; edo Kataluniako Ogasuna sortzeko legearen inguruko epaia.

?Kataluniako Gobernua jarrera bakarra erakusten ari da: arau-hausteak erantzun moduan eta desleialtasun instituzionala bandera moduan. Eta hori guztia biktima bezala agertzeko Estatuaren aurrean?, azaldu du.

Oposizioaren kritikak

Sabino Cuadra Amaiurren bozeramaileak esan du PPren Gobernuaren ?iruzur berri baten aurrean? aurkitzen garela, erabakitzeko eskubidea onartzeari ?izua? diolako. ?Beldur dira hainbeste maite duten Espainia hori herrien kartzela bilakatu dela esango ote duen gizarteak?, erantsi du.

Kataluniako bandera independentistaren irudia zuen kamisetarekin jantzita egin duen agerraldian, Espainiako Konstituzioa hautsi du sinbolikoki. ?Konponbidea hau eta hau desagertzea da?, esan du Espainiaren batasunari buruz hitzegiten duten orriak puskatzen zituen bitartean. Protesta honek Kongresuan zeuden diputatu askoren haserrea piztu du.

EAJko Aitor Estebanek Konstituzionalaren erreforma ?zentzugabekeriatzat? jo du. Orain arte beharrizan hori ikusi ez izana ?harrigarria? dela esan du eta gogora ekarri du Espainiako Gobernuak berak ere ez dituela hainbat ebazpen bete.

?Zuzenbide estatuaren defendatzaile mozorroa janzten duzuen, kontrakoa zaretenean; proposamen politiko eta elektoral baten aurrean gaude. Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko ausardiarik ez duzue eta, ondorioz, nahiago duzuen egun batetik bestera eta beste inoren babesik gabe egitasmo hau onartzea?, azaldu du.

Bixente Serrano Geroa Baiko ordezkariak proposamena aurrera ateratzeko modua kritikatu du eta botoak eskuratzeko asmoz egindako legea dela adierazi du.

?Alderdi Popularra independentistak sortzeko makina da, ez du ikusmirarik, ez da gai arazo politikoei aurre egiteko eta gizartearen borondatea jakiteari beldur dio?, erantsi du.

Convergenciak, Uniok, Inciativa per Catalunyak eta Esquerra Republicanak ere uste dute interes alderdikoien ondorioz egin nahi duela aipatu erreformak PPk. Alabaina, ziur agertu dira porrot egingo duela, bai irailaren 27an, baita hauteskunde orokorretan ere.

?Gaurko saioa Kongresu honetan izan den lotsagarrienetakoa da; Katalunia eta katalanak hauteskunde erreminta gisa erabiltzen ari dira eta hori oso larria da?, salatu dute.

PSOEk erreforma hori beharrezkoa ez dela esan du eta gai honi legegintzaldi bukaeran heldu izan kritikatu du, ?hiru urtetan ezer aipatu ez duenean?. Horrenbestez, botoak eskuratzeko asmoz egindako mugimendua dela iritzi dio Alderdi Sozialistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako hauteskundeak