Politika -

Nazioarteko Harreman Taldea

Nazioarteko Harreman Taldea: 'Bake prozesua une erabakigarrian dago'

Bake prozesuaren egoerari buruzko analisi eta diagnosia egiten ari da. Halaber, proposamenak eta gomendioak jasoko dituen txostena kaleratuko du laster, bake prozesuan aurrera egiteko asmoz.

Alberto Spektorowsky eta Brian Currin. Argazkia: EFE
Alberto Spektorowsky eta Brian Currin. Argazkia: EFE
Alberto Spektorowsky eta Brian Currin. Argazkia: EFE

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currinek eta Alberto Spektorowskyk aste honetan Euskal Herrira egindako bisitaren ondoren, Euskal Herriko bake prozesua une "erabakigarrian" dagoela azpimarratu du Nazioarteko Harreman Taldeak.

Hedabideetara bidalitako ohar batean, Nazioarteko Harreman Taldeak adierazi du bilera "interesgarriak" eta "eraikitzaileak" izan dituela Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde eta alderdi politikoekin eta arretaz entzun dituela horiek bake prozesuaren gainean egindako analisiak eta proposamenak. Aldi berean, gaineratu du Iparraldean bake eta giza eskubideen alorrean diharduten alderdi politiko eta eragile sozialekin ere batzarrak egin dituela eta horien iritzi eta ekarpenak bildu dituela.

Behin informazio bilketa eginda, Nazioarteko Harreman Taldea bake prozesuaren inguruko analisia eta diagnostikoa egiten ari da. "Gure asmoa datorren asteetan txosten bat kaleratzea da, bakean eta elkarbizitzan aurrera egiteko balioko duten proposamenak eta gomendioak bilduko dituena", gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA gaur