Politika -

Alderdi Eguna

Ortuzar: 'Bide desberdinak, amaiera berarekin' Euskadin eta Katalunian

Kritikatu egin du oposizioko alderdi batzuek foru nazioa delako kontzeptuarekiko agertu duten  "errespetu falta eta ezjakintasuna".

Ortuzarrek esan du jomuga berbera dutela Euskadik eta Kataluniak

0:59

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren EBBko buru Andoni Ortuzar Forondara hurbildu da gaur goizean, bihar egingo den Alderdi Eguneko azpiegituren eraikuntza nola doan ikusteko. Bisitan zehar adierazi du Euskadik eta Kataluniak bide desberdinak egin behar dituztela, baina amaiera berarekin, eta azpimarratu du euskal herritarrek eta katalanek bat egiten dutela "etorkizuna askatasunez erabakitzeko dagokigun eskubidean".

Halaber, igande honetan alderdi jeltzaleko militanteei zuzenduko dien mezuaren lerroburuak aurreratu ditu, eta nabarmendu duenez, garai politiko "garrantzitsu eta erabakiorrean gaude".

"Garai politiko ziraragarria da, eta prest egon behar dugu Estatu ereduan aldaketa egon dadin, non euskal herritarroi estatus politiko eta juridiko berri bat emango zaigun, erabakitzeko gure eskubidea errespetatuko diguna, nazio gisa aintzat hartuko gaituena eta Euskadi eta Estatuaren arteko harremanak aldebikoak izatea ahalbidetuko dituena", gaineratu du.

Foru nazioa

Azkenik, Ortuzarrek ostegun honetan Iñigo Urkullu lehendakariak legebiltzarrean defendatu zuen foru nazioa defendatu du, eta seriotasun eta zehaztasun gehiago izatea eskatu die oposizioko alderdiei.

"Oso begirunetsuak izan nahi dugu autogobernuaren batzorde txostengilearekin, eta lehendakariak egin zuen proposamen aurrerapenaren gainean zehaztu behar duguna, bertan planteatuko dugu, beste alderdiekin gardentasun osoa izanik", baieztatu du.

Bere aburuz, aipatutako proposamenaren aurrean alderdi batzuek izan duten erreakzioa "errespetu faltatik gertu egon da zenbaitetan, eta  ezjakintasunetik beste batzuetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar bideoak Eguneko albisteak