Politika -

2014ko memoria

EAEko fiskalek terrorismo delituak ikertzeko eskumena eskatu dute

Gaur egun Auzitegi Nazionalak kudeatzen dituen delituak dira horiek, baina ETAk armak utzi ostean, euskal epaitegien esku utzi nahi dituzte.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak terrorismoarekin lotutako delituak ikertzeko eta epaitzeko eskumena eskatu du euskal Justizia Administrazioarentzat. Hau da, gaur egun Auzitegi Nazionalak kudeatzen dituen delituen eskumena eskatu du.

Calparosorok Fiskaltzaren 2014ko memoria aurkeztu du EAEko hiru lurraldeetako fiskalburuekin batera, eta gogoeta hori plazaratu du. ETAren mehatxua desagertu dela eta delitu horiek euskal administrazioak epaitzea eskatzen du gogoeta horretan, ETAren mehatxua bera izan zelako eskumena Auzitegi Nazionalaren esku uztea eragin zuena.

Gainera, eskumena ANren esku uzteko ez zela legerik onartu azpimarratu du, baizik eta behin behineko neurri bat izan zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak ETA