Politika -

ETA-REN AGIRIA

Fernandez Diaz: 'ETAk duen bide bakarra desegitea da'

Barne ministroak berriro esan du ETAko kide gehienak "kartzelan" daudela eta libre daudenak "mikrobus batean" sartzen direla.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroak azpimarratu du Guardia Zibilak eta Poliziak ETAren kontra borrokan jarraituko dutela, erakunde armatua ?desagertu arte?.

ETAk agiria zabaldu du arratsalde honetan, bake prozesua aurrera eramateko ?konpromiso guztiei? eusten diela eta konpromiso horiek betetzeko ?ahalmen guztia? duela jakinarazteko, eta azken atxiloketen ostean ?armak eta armategiak kontrolik gabe geratzeko arriskua? dagoela ohartarazteko.

Fernandez Diazek askotan esandakoa errepikatu du, hau da, ETAren desegitea iragartzen duen agiria soilik baloratuko duela. ?ETAri geratzen zaion bide bakarra desegitea da?, erantsi du.

Barne ministroaren iritzian, ETAk ez du desegiteko asmorik, aurretik negoziaziorik ez badago behintzat, ?eta Espainiako Gobernuak ez du inoiz negoziatuko?.

?GRAPO inoiz ez zen desegin, eta gaur iraganeko oroitzapen odoltsua baino ez da; ETAk GRAPO bezala amaitu nahi badu, niri bost axola?, adierazi du.

Horrez gain, ministroak nabarmendu du ETAko kide gehienak ?kartzelan? daudela eta libre daudenak ?mikrobus batean? sartzen direla.

Alabaina, ?ETA suntsituta badago ere, juridikoki bizirik dago, eta, ondorioz, Estatuko segurtasun indarrek borrokan jarraituko dute?, ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak ETA gaur Albisteak