Politika -

ETA-ren agiria

Sortu: 'ETA ez da Espainiako Gobernuaren etsaia, ez baitago aktibo'

ETA "arma gabe" dagoela eta "konponbidearen aldeko konpromisoa" erakutsi duela gogorarazi du Pernando Barrenak.

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EiTB
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EiTB
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EiTB

AGEnTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak ETArekin "dagoeneko existitzen ez den etsai bat asmatzea" egotzi dio Espainiako Gobernuari. Izan ere, talde armatua "jada ez dago aktibo eta arma gabe dago".

Barrenak prentsaurrekoa eskaini du gaur, Donostiako hotel batean, atzo ETAk kaleratutako agiria baloratzeko. Horretan, "konpromiso" guztiei eutsi zien talde armatuak.

Agerraldian, ETAk "heldutasuna eta erantzukizuna" erakutsi dituela adierazi du buruzagi abertzaleak, eta "ETAren konpromisoa konponbidearen alde dago", gaineratu du.

Nolanahi ere, Barrena kezkatuta agertu da, ETAk agirian esan bezala, "desarmatze prozesuan atxiloketa gehiago jazotzeak desarmea bera ezinezko bihur baitezake".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Sortu ETA Gaurko azken ordukoa