Politika -

Arantza Quirogaren hitzak

Arraizek indarkeriaren aurka esandakoa 'inportantea' dela esan du PPk

EH Bilduren adierazpenak "kontuan hartzeko modukoak" direla adierazi du Arantza Quirogak.

Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea. EiTB
Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea. EiTB
Quirogak begi onez hartu ditu Arraizek esandako hitzak

1:20

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga EAEko PPko presidentearen esanetan, ezker abertzaleak indarkeriaren aurka egindako azken adierazpenak "garrantzitsuak" eta "kontuan hartzeko modukoak" dira.

Joan den astean, politika orokorreko eztabaidan, norbaitek "indarkerien aroa" berriz ireki nahi badu, ezker abertzalea "aurrez aurre" izango duela ohartarazi zuen Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramaileak.

Gainera, atzo, Arraizek berak eta EH Bildu osatzen duten beste hiru alderdietako buruek (Pello Urizar, Rebeka Ubera eta Oskar Matute) artikulu bateratu bat idatzi zuten prentsan, eta, horretan, indarkeria "bide txarrena" dela adierazi zuten. "Beste biderik ez dagoela pentsatzen denean ere, indarkeria beti da bide txarrena", esan zuten.

Hori horrela, Eusko Legebiltzarrean gaur egindako saioan, Quirogak garrantzia eman die adierazpen horiei, eta gaur ekintza bortitz bat jazoko balitz, "Ganbera osoak" errefusatuko lukeela txalotu du.

Nolanahi ere, "erakunde terroristaren arbuio argia eta zehatza" egitea eskatu dio ezker abertzaleari.

EAEko PPko buruak gizartea "gorrotoaren aurka blindatzeko" deia egin du. Horretarako, "Askatasunaren eta Bizikidertzaren lantalde bat” sortzea eskatu du, "denon" arteko elkar-ulertzea sustatzeko.

Batzorde horrek Bake eta Bizikidetza lantadearen lekua hartuko luke, eta joan den legegintzaldiko "zoru etikoa" oinarri izango lukeen bizikidetza akordio bat erraztea izango luke helburu.

Iñigo Urkullu lehendakaria ez da ados agertu PPren proposamenarekin, eta egungo lantaldea "desblokeatzea" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Arantza Quiroga argazkiak