Politika -

Bilbon eta Baionan

Sare eta Bagoaz bat eginda aterako dira kalera urtarrilaren 9an

"Presoen oinarrizko eskubideen errespetua" aldarrikatuko dute; besteak beste, gaixorik dauden presoak libre geratzea.

Manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Efe
Manifestazioa, Bilbon.
Manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal presoen eskubideen aldeko herritarren sareak eta Bagoaz ekimenak "presoen oinarrizko eskubideen errespetua" aldarrikatuko dute urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan antolatu dituzten manifestazioetan.

Joseba Azkarraga eta Teresa Toda Sareren bozeramaileek eta Claude Larrieu Bagoazen ordezkariak agerraldia egin dute Donostian elkarlaneko ekimenaren berri emateko, bi taldeek bat egin baitute presoen eskubideen aldeko borrokan.

"Bakearen, irtenbidearen eta giza eskubideen alde eman diren pauso garrantzitsuak" (Jaurlaritzaren 'Zuzen bidean', EPPKren ekarpenak, Pariseko adierazpena?) gogorarazi ostean, "Espainiako eta Frantziako gobernuek aurrera egiteko nahikoa ez" direla izan gaitzetsi dute.

"Herri onen bake nahiari eman zaion erantzuna euskal presoen eskubideen urraketa muturrera eramatea izan da", kritikatu du Azkarragak.

Horren aurrean, "elkarrizketak mendekua ordezkatzeko garaia" dela esan du, "pausoak emateko eta gobernuen etengabeko blokeo egoera gainditzeko".

Bagozen eta Sareren helburu komuna hau omen da: "Euskal presoen sakabanaketa amaitzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna, baldintzapeko askatasunak, kolektiboa betiko zigortzen duen salbuespenezko legedia deuseztatzea, gatazkaren irtenbidearen baitan presoen eta iheslarien itzulera ahalbidetzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Presoak albisteak Baionako albisteak