Politika -

CIS

Nafarrek Geroa Bai, Podemos eta EH Bilduren gobernua nahiago dute

Herritarrek 6,20 puntuazioa eman diote CISen, eta nota altuena duen presidente autonomikoa da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarren gehiengoak Geroa Baik, Podemos, Podemosek eta EH Bilduk osatutako gobernua nahi du, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) jakinarazi duenez.

Ikerketa horretan jakinarazi dute nafarren %32,7k hiru indar horien arteko gobernua nahi duela. %15,4k, aldiz, Geroa Baik, PSOEk eta Podemosek osatutakoa nahi du. %10,4k UPN, PP eta PSOEren arteko gobernua nahi du eta %8,7k UPNk bakarrik egitea gobernua. UPNren eta PPren arteko gobernuak nafarren %4,4ren onespena jasoko luke.

Nafarren arabera, enplegua sortzea izan beharko litzateke foru gobernuaren lehentasuna. Inkesta egin duen %54k hori aipatu du. Hezkuntza %21,5ek aipatu du, osasuna %18k eta %2,2k etxebizitza aipatu du. Nafarren gehiengoak egoera ekonomikoa "hala-nolakoa" dela uste du (%39,9k, hain zuzen ere), baina %29,9ren arabera txarra da. %14,1ek "ona" dela uste du. Espainiako egoera ekonomikoaren inguruko pertzepzioa "negatiboa" da.

Inkestak identitate sentimenduari buruz galdetu du eta gehienek, ehuneko 44k, hain zuzen ere, espainiarra eta nafarra dela adierazi du. %21,6 espainiar baino, nafartzat du bere burua, eta %18,1 soilik nafarra dela uste du. Soilik espainiar sentitzen direnen kopurua %4,4 da.

Uxue Barkos

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak balorazio altuena du iragan maiatzeko hauteskundeetan aukeratutako gobernuetako kideen artean. Horrela jakinarazi du Ikerketa Soziologikoen Zentroak, CISek. Hamarretik 6,20ko nota eskuratu du. Gainera, Nafarroako politikorik ezagunena da, %7,5ek ezagutzen duelako.

Manuela Carmena eta Ada Colau Madrilgo eta Bartzelonako alkateek jaso dute beraien hirietan notarik altuena, baita Joan Ribo Valentziako alkateak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Uxue Barkos argazkiak