Politika -

Epailearen aurrera, Parisen

Egoitz Urrutikoetxearekin batera atxilotutako hiru lagunak, aske

Frantziako Poliziak Parisen atxilotu zituen bi, eta Garona Garaian, bestea. Lau atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte goizean.

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Egoitz Urrutikoetxea Josu Ternera ETAko kide historikoaren semearekin batera atxilotu zituen hiru lagunak libre utzi dituzte, Euskal Irratiak Ipar Euskal Herriko irratien sareak eta Mediabask INFOk aurreratu dutenez. Horietako bi Parisen atxilotu zituzten eta bestea Garona Garaian.

Lau atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte goizean.

Aipatutako pertsonak atxilotzeko operazioa asteartean egin zuten, eta Saint Denis (Frantziako hiriburuaren kanpoaldean) udalerriko etxe batean antzeman zuten Egoitz Urrutikoetxea.

Ez dago argi zein zen Urrutikoetxeak egun ETAn zuen zeregina. Barne Ministerioaren arabera, erakunde armatuko "talde politikoaren arduradun garrantzitsuetako bat" zen, baina SER irrati kateak zabaldutakoaren arabera, ETAtik "guztiz aldenduta" zegoen, eta Parisko Unibertsitatean ikasten ari zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak ETA Gaurko azken ordukoa