Politika -

Frantzian atxilotua

Egoitz Urrutikoetxea espetxean sartzea agindu du Frantziako Justiziak

Justiziak Josu Urrutikoetxea Josu Ternera ETAko kide historikoaren semearen behin-behineko espetxeratzea agindu du. Egoitz Urrutikoetxea joan zen asteartean atxilotu zuten Saint-Denis herrian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Justiziaren aginduz, Egoitz Urrutikoetxea (Josu Urrutikoetxea Josu Ternera ETAko kide historikoaren semea) espetxean sartuko dute. Astearte honetan atxilotu zuten Parisetik gertu dagoen Saint-Denis herrian.

Urrutikoetxea ostegunean aurkeztu zuten epaile instruktore baten aurrean, eta, ondoren, askatasunen eta atxiloketen epaile baten aurrean. Ez batak ez besteak ez zioten kargurik egotzi, baina beraren aurka zeuden hiru atxiloketa-eskariak egikaritzea agindu zuten.

Pariseko Zentzategi Auzitegiak hiru aldiz kondenatu du auzi-ihesean Josu Terneraren semea (2007an eta 2010ean), eta bi kartzela-zigor ezarri dizkio: bata lau urtekoa eta bestea seikoa, erakunde terrorista bateko kide izateagatik eta ETArentzat pisu bat alokatzeagatik.

Bere kontra hiru atxiloketa-agindu zeuden: apirilaren 2007koa, 2009ko martxokoa eta aurtengo maiatzekoa.

Espainiako Barne Ministro Jorge Fernandez Diazek asteartean ziurtatu zuenez, orain dela bi aste ETAko buruak atzeman ostean, Urrutikoetxea zen taldearen ardura hartzeko "ordezkorik onena", eta, hortaz, segurtasun indarren "helburu nagusia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Frantzia argazkiak ETA albisteak Albisteak