Politika -

A20ko Hauteskunde Orokorrak

Ciudadanos hirugarren indarra A20a eta gero, inkesta baten arabera

Metroscopiak egindako inkesta batek dionez, PSOE eta PP alderdiek berdindu egingo lukete; hortaz, bietako edozein izan liteke bozkatuena datorren abenduaren 20an.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ciudadanos hirugarren indar politikoa litzateke datorren abenduaren 20an egingo diren hauteskunde orokorrak eta gero. Podemos gaindituko luke, eta PSOE eta PPtik oso gertu geratuko litzateke. Hala dio El País egunkariak aurreratzen duen Metroscopiaren inkesta batek.

Inkesta horren arabera, PSOE eta PP alderdiek berdindu egingo lukete; hortaz, bietako edozein izan liteke bozkatuena datorren abenduaren 20an.

Ciudadanoseko burua, Albert Rivera, da gehiengoaren oniritzia jasotzen duen hautagai bakarra; aldiz, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak eta Gobernuko presidenteak "erabateko gaitzespena" eragiten dute.

Inkestak adierazten du une honetan Ciudadanos dela ezkerreko eta eskuineko hautesleak erakartzeko gai den alderdi bakarra.

PPk ez du boto-intentzioa areagotzen, baina egonkortasun lerroa gordetzen du azarotik hona, 2011ko botoen erdia baino gehiago galdu zituenean.

PSOEk, berriz, beherakada txiki bat izango luke, eta EBk aurreko hauteskundeetan izandako emaitzen azpitik egoten jarraituko luke, baina goranzko joerarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PSOE Albisteak Alderdi Popularra Espainiako hauteskunde orokorrak Pablo Iglesias Ezker Batua-Berdeak alderdia Ciudadanos alderdia Eguneko albisteak