Politika -

Behin behineko dimisioa

Jaurlaritzaren komunikazio buruak dimisioa eman du, inputatu dutelako

Bernardok auzitegian deklaratu beharko du UPyDk jarri dion kereila batengatik. "EAJren gertuko" hedabideei, albiste jakin batzuk argitaratzearren, egindako ordainketa irregularrak egozten dizkiote.

Jaurlaritzako iturrien arabera, Bernardok ez du dimisioa eman beharrik legez. Irudia: EiTB
Jaurlaritzako iturrien arabera, Bernardok ez du dimisioa eman beharrik legez. Irudia: EiTB
Jaurlaritzako iturrien arabera, Bernardok ez du dimisioa eman beharrik legez. Irudia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Bernardo Eusko Jaurlaritzaren komunikazio zuzendariak dimisioa eman du behin behinean "higiene politiko eta demokratikoagatik"; izan ere, Gasteizko auzitegiak deklaratzera deitu du UPyDk jarri dion kereila baten harira. "EAJren gertuko" hedabideei, albiste jakin batzuk argitaratzearen truke, egindako ordainketa irregularrak leporatzen dizkiote.

Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez, Bernardok ez du dimisioa eman beharrik legez, baina erabaki hori hartu du, egoerak ez dezan "eztabaida politikoan eraginik izan".

Gainera, Lehendakaritzaren Komunikazio Zuzendaritza denez publizitatea daraman batzordearen arduradun nagusia, Iñaki Bernardok ez du parte hartuko publizitateari dagozkion erabakietan.

Hala eta guztiz ere, Bernardok laguntza ematen jarraituko du Lehendakaritzan aholkulari gisa, "eta behin behinean ez du kudeatuko publizitate kontraturik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza