Politika -

Artur Mas, auzipetuta

Legea betetzeko exijitu dio Rajoyk Masi, 'espainiar guztiek bezala'

Espainiako Gobernuak esan du Artur Masek Justiziari “mehatxu” egin diola eta hori “onartezina” dela.

Mariano Rajoy. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk, “espainiar guztiek egiten duten bezala”,  legea betetzeko exijitu dio gaur Artur Masi. Generalitateko presidenteak Justiziari “mehatxu” egin diola iritzi dio eta hori “onartezina” dela azpimarratu du.

Rajoyk Bruselan egin ditu adierazpenok, Europako Alderdi Popularraren bilera egin aurretik.

Generalitateko presidenteak Kataluniako Justizia Auzitegian deklaratu behar izan du gaur, A9ko kontsultagatik inputatuta. Botere “gehiegikeria” batean aurrean aurkitzen garela salatu eta balizko kargugabetzea ez onartzeko aukera irekita utzi du Masek.

Rajoyk uste du adierazpen horien bitartez Mas Kataluniako Auzitegiari eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari “mehatxu” egiten ari zaiola.

“Espainian Justizia independentea da; eta erabakiak hartu behar diren moduan ez hartzeko Justiziari mehatxu egitea onartezina da, Espainia herrialde demokratikoa delako”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Espainako Gobernuaren presidente ohia Kataluniaren independentzia Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas bideoak