Politika -

Hauteskunde orokorrak

Rajoy: 'PPk ez du azken orduko inor fitxatuko'

Horrela nabarmendu du Mariano Rajoyk Irene Lozano, UPyD alderdiko diputatu ohia, hauteskunde orokorrei begira Madrilgo PSOEko zerrendetara pasatzeari erreferentzia eginez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irene Lozano, UPyD alderdiko diputatu ohia, hauteskunde orokorrei begira Madrilgo PSOEko zerrendetara pasatu izana eduki du mintzagai gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Horren harira, Rajoyk azaldu du PPk ez duela azken orduko inor fitxatuko alderdia eraberritzeko.

Hala esan du PPk, larunbat honetan, Toledon egin duen ekitaldian. Bertan jakitera eman duenez, bere alderdia ez da hauteskundeetara aurkeztuko PSOEk egingo duen bezala, hots, "babesa nori emango dion argi izan gabe, programarik gabe, ideiarik gabe eta azken orduko fitxaketak eginez, eraberritzeko xedearekin".

"Gobernuko alderdi bat gara, ez dugu alderdi giltzarri bat izateko bokazioa, Espainiako handiena gara, eta udaletako eta Europako azken hauteskundeak irabazi dituena gara", azpimarratu du.

Defendatu duenaren arabera, hauteskundeetarako hurrengo deialdira "alderdi bakoitzak bere eskarmentua eramango du, baldin badauka, eta guztiei esango diete zer egin duten, baldin eta zerbait egin badute"; aldiz, PPk "bere gauza onak aurkeztuzko ditu, Gobernuko eskarmentua eta dituen emaitzak".

Honako hau ere azpimarratu du: "Gauzak zail daudenean, Espainiaren zerbitzura dagoen alderdia gara, segurua den balioa gara, gauzak konpontzen dakiena eta emaitzak aurkez ditzakeena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak PSOE UPyD Mariano Rajoy Espainiako hauteskunde orokorrak Gaurko azken ordukoa