Politika -

POLIZIA OPERAZIOA

Estatu Islamikora batzekotan zen emakume bat atxilotu dute Barajasen

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, espainiarra da, Huelvan bizi da eta duela gutxi bihurtu zen Islamera. Turkiara joateko bidaia-txartela zuen erosita.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 22 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo iluntzean Barajasko aireportuan, Estatu Islamikora batzeko asmoz Turkiara zihoala, Espainiako Gobernuaren arabera.

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, emakume espainiarra da, Huelvan bizi da eta duela gutxi bihurtu zen Islamera. Turkiara joateko bidaia-txartela zuen erosita. Operazioa zabalik dago.

Terrorismoaren aurkako borrokako arduradunen esanetan, irailaren 20ra arte gutxienez 130 espainiar joan dira Espainiatik talde jihadistekin bat egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea