Politika -

Eusko Legebiltzarra

Legegintzaldi honetan ez da estatus politikoari buruzko itunik izango

EAJk aitortu du ezingo dutela 2017a baino lehenago testu bat adostu, eta EH Bilduk eztabaida "atzeratzea" leporatu dio.

Autogobernuaren lantaldea, gaur. Argazkia: Efe
Autogobernuaren lantaldea, gaur.
Autogobernuaren lantaldeak ez du testu bat izango legealdia amaitu aurretik

1:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Autogobernurako Lantaldeak ezin izango du adostu EAEren estatus politiko berriari buruzko "testurik" legegintzaldia amaitu aurretik (2016ko urria), EAJk aitortu eta EH Bilduk kritikatu dutenez.

Duela urte eta erdi inguru abian jarritako taldea fase berri batean sartu da gaur, hainbat hilabetez erakundeetako buru ohiei eta adituei entzun ostean.

Gaurko batzarrean, Jone Berriozabal (EAJ) lantaldearen koordinatzaileak agerraldien fasean jasotako ekarpen guztien txostena banatu du lantaldeko kideen artean. Gainera, abenduaren 29a jarri dute epemuga gisa alderdiek autogobernuaren inguruko proposamenak aurkezteko.

Urtarrilaren 13an lantaldeak beste bilera bat egingo du eta, ordutik aurrera, estatus politikoaren aldaketari buruzko eztabaida jarriko da abian. Hala eta guztiz ere, batzuek eta besteek dituzten iritzi desberdinak direla eta, alderdiek ez dute uste 2016ko urria baino lehenago iritsiko direnik akordio batera.

Joseba Egibar EAJren bozeramaileak aitortu du ez dela zaila ondorioztatzea legegintzaldi honetan ez dela Estatutua erreformatzeko testu adosturik izango.

EH Bilduko iturriak iritzi berekoak dira, baina salatu dute EAJk eztabaida "atzeratzeko" duen interesagatik gertatu dela, ez duelako duen iritzia jakinarazi nahi hurrengo hauteskundeen aurretik.

Borja Semper PPren bozeramaileak bat egin du kritika horiekin, eta gai honetan EAJk ez duela "busti" nahi esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Popularra Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu Bizkaia