Politika -

Bizkaiko Diputazioa

Aldundian konfiantza-karguak ugaritzeak 168.000 euroko kostua izan du

EAJk eta PSEk osatutako Foru Gobernuan 62 pertsona daude konfiantzazko lanpostuetan.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundi berrian (EAJ-PSE) konfiantza-karguak ugaritu dituzte eta, ondorioz, Diputazioak 168.506 euroko gastu estra izan du, Ibone Bengoetxea Administrazio Publikoko eta Harreman Instituzionaletako batzarkideak aitortu duenez.

Bizkaiko Batzar Nagusietan egindako kontrol saioan eman ditu azalpenok Bengoetxeak, EH Bilduk konfiantzazko karguen inguruko xehetasunak eskatu ostean.

Bengoetxeak adierazi duenez, legegintzaldi honetarako beste lau pertsona gehiago kontratatu dituzte eta horrek 168.506 euroko kostua suposatuko dio Bizkaiko Aldundiari. Hortaz, egun 62 konfiantzazko lanpostu dituzte Bizkaiko Foru Gobernuan.

Bestalde, Alderdi Popularrak Diputazioaren menpeko enpresa publikoak arrazionalizatzeko planari buruz galdetu du, Foru Gobernu berriaren asmoak zeintzuk diren ezagutzen ez dutelako.

“Plan hori malgua eta progresiboa izango da, legegintzaldi honetan ezarriko da eta ez du murrizketarik edo kaleratzerik eragingo”, erantzun du Bengoetxeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Bizkaiko albisteak PSE-EE berriak Unai Rementeria albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa