Politika -

Bilera Moncloan

Rajoy eta Sanchez, independentismoari aurre egiteko elkarlanean

Kataluniako Parlamentuak aurkeztutako ebazpen independentistaren aurrean, “batera” lan egitea adostu dute Gobernuko presidenteak eta PSOEko idazkari nagusiak.

Rajoy eta Sanchez, Moncloan, atzo. EFE
Rajoy eta Sanchez. EFE
Rajoy eta Sanchez, Moncloan, atzo. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuak aurkeztutako ebazpen independentistaren aurrean, ?batera? lan egitea adostu dute Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. C's, PSC eta PP alderdiek, bitartean, Junts pel Siren eta CUPen proposamena gelditzea lortu dute.

Asteartean telefonoz hitz egin ondoren, Rajoy eta Sanchez Moncloan bildu dira. Junts pel Siren eta CUPen adierazpenari aurre egiteko, bien arteko elkarrizketa etengabea izatea adostu dute.

PSOEk eta Espainiako Gobernuak agiri banatan eman dute bileraren berri. Bi oharrak berdin-berdinak dira, eta bi paragrafo dituzte: ?Konstituzioaren, batasun nazionalaren, subiranotasun nazionalaren eta espainiar guztien arteko berdintasunaren alde batera lan egitea adostu dute?.

Beste talde politiko batzuetako ordezkariekin biltzeko borondatea agertu zuen Exekutiboko buruzagiak. Albert Rivera Ciudadanoseko buruarekin eta Sanchezekin hitz egin behar zuela aurreratu zuen Rajoyk. Riverarekin telefonoz hitz egin zuen asteartean, Moncloan adierazpen instituzionala egin baino lehen.

Pedro Sanchezekin bildu aurretik, erabakiak hartzeko ?beldurrik ez? duela izango adierazi zuen Rajoyk Ser irrati-katean, baina Konstituzioaren 155. artikulua erabili eta Kataluniako autonomia bertan behera utzi behar ez izatea espero duela erantsi zuen.

Sanchez: ?Legearekin bakarrik ez da nahikoa?

Konstituzioa erreformatzeko proposamena aurkezteko ekitaldian (PSOEk hauteskunde-programan jasoko du), ?legea bakarrik ez da nahikoa? Kataluniaren arazoa konpontzeko, esan du Sanchezek. ?Arazo larri batek erantzun politiko bat? behar duela azpimarratu du.

Abenduaren 20an ?batak zein besteak irabazi, bide bakarra? abiatzea eskatu du Albert Rivera Ciudadanoseko buruak Antena 3 telebistan, ?interes komunak eta lege demokratikoak defendatzeko? eta ?hauteskundeetan eztabaidagai ez izateko?. Izan ere, horren ustez,  ?Espainia ez da legealdi bat, herri bat, nazio bat da?.

Bestalde, ?demokrazia ezberdin pentsatzen duenarekin hitz egitea da?, esan dio Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak Rajoyry, Kataluniako eztabaida independentistarekin egindako kudeaketa ?arduragabea? izan dela aurpegiratu aurretik.

C's, PSC eta PPC alderdiek adierazpen independentista gelditu dute

C?s, PSC eta PPC alderdiek Junts pel Siren eta CUPen estrategia aldatu dute, ebazpen polemikoa ezohiko bilkura batean onartu nahi baitzuten, lehen inbestidura saioa (azaroak 9) egin baino lehen.

Oraingoz, baina, adierazpen independentista geldirik dago, C?s eta PSC alderdiek aurkeztutako eskaerak prozedura automatikoan onartu ondoren. PPCk babestu egin du horien ekimena.

Gainera, Kataluniako PPk ez du talde parlamentarioa osatu oraindik, eta ez du baztertu azaroaren 5era arteko epea agortzea. Hala, Bozeramaileen Batzordea biltzea oztopatu nahi du, beharrezko pausoa baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Rajoy berriak Pedro Sánchez albisteak