Politika -

Gipuzkoako aurrekontuak

Gipuzkoako aurrekontuek 'lurraldea indarberritu' nahi dute

2016ko Gipuzkoako aurrekontuek 813 milioi euro izango dituzte, aurreko urtean baino 42 milioi gehiago.

Aurrekontuak. Markel Olano
Aurrekontuak. Markel Olano
813 milioiko aurrekontua izango du Gipuzkoak 2016rako

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza saileko buruarekin batera, bere aurrekontu-proposamenen gidalerroak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan. Ustez, abenduaren 23an onartuko dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Gobernua osatzen duten alderdiek (EAJ eta PSE) gehiengoa baitute bertan.

2016ko Gipuzkoako aurrekontuak 813 milioi euro izango ditu, 2015ean baino 42 milioi gehiago. Aurreko urtean, Bilduk zuzentzen zuen gobernuak aurrekontuak luzatu egin behar izan zituen, berak aurkeztutako proposamen ekonomikoak ez baitzuen behar adina babes lortu.

Kasu honetan, agiri ekonomikoaren onarpena bermatuta dagoela dirudi; ondorioz, zantzu guztien arabera eta Olanok nabarmendu duenez, ekonomiaren bidez lurraldea biziberritzeko xedea duten aurrekontuak izango ditu Gipuzkoak 2016rako.

Horixe da Gipuzkoako Aldundiak bere proposamen ekonomikoaren oinarritzat darabilen prezeptua. Horrela, 23 milioitan areagotuko du ekonomia sustatzera bideratuko zenbatekoa, 2015ean baino % 49,11 gehiago.

Olanok aurreratu duenez, datorren azaroaren 18an aurkeztuko da ekonomia indarberritzeko foru-plana, 50 milioiko aurrekontua izango duena.

Ahaldun Nagusiak politika sozialak babesteko garaian sustapen ekonomikoak duen garrantzia nabarmendu du. Aurrekontuko bi eurotik bat politika sozialen arlora zuzenduko da. Esparru horretan ere aurrekontua igo egingo da, 11 milioi euro izango baititu. Izan ere, esparru horrek 2016ko aurrekontuen % 46,78 barne hartzen du. Denetara 345,3 milioi, horietatik 137 milioi helduei laguntzeko; horrek esan nahi du biztanle bakoitzaren 480 euro horretan erabiliko direla.

Bere aldetik, Jabier Larrañagak sail batzuek izango duten zuzkidura ekonomikoa aurreratu du. Horien artean azpimarratu nahi izan du Ingurumen sailak izango duena, % 54,4 igoko baita, hondakinen kudeaketan aurrera egin asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoako albisteak Ekonomia albisteak PSE-EE EAJ Albisteak Gaur Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak