Politika -

Kereila Del Burgoren aurka

Foru Gobernuak 'jazartzen' duela esan du Del Burgoren semeak

Nafarroako Gobernua "indarkeriaren koalizioa" dela adierazi du Jaime Arturo del Burgok.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. EiTB
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. EiTB
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaime Ignacio del Burgo PPko diputatu ohiaren semeak, Jaime Arturo del Burgo Azpiroz abokatuak, adierazi du Nafarroako Gobernuak "jazarri" egin duela, eta Foru Exekutiboari "indarkeriaren koalizioa" deitu dio.

Duela egun batzuk, Nafarroako Gobernuak Del Burgo Azpirozen aurkako kereila bat aurkeztu zuen, Uxue Barkos presidenteari irainak esatea eta mehatxu egitea egotzita. Gaur, Del Burgok berak erantzun egin du, hedabideei igorritako gutun batean.

Testuinguru politiko berrian oinarritutako protokolo berriaren ondorioz, Jaime Ignacio del Burgo Nafarroako presidente izandakoari auto ofiziala eta eskolta kendu zizkioten, ekitaldi instituzionaletara joateko zaintza zerbitzua eta ibilgailu ofiziala erabiltzeko aukera mantenduta.

Jaime Arturo del Burgok gogor kritikatu zuen Uxue Barkosen Gobernuak hartutako erabakia eta exekutiboari posta elektronikoa bidali zion, besteak beste, ondokoa adieraziz: "Nire aitari zerbait gertatuz gero, zure gain hartu beharko duzu. Larrutik ordainduko didazu. Koldarra".

Gaur hedabideei igorritako gutunean, Del Burgo Azpirozek zera esan du: "Nire aitari zerbait gertatuz gero, zure gain hartu beharko duzu… baina bide judizialean, noski!".

"Orain demokratoi egin digu jazarpena agintean dagoen indarkeriaren koalizioak", esan du, eta "Bilduri esker" dela presidente gogorarazi dio Barkosi.

"Ardi baten larrua duen otsoa zara", aurpegiratu dio Nafarroako presidenteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa gaur Eguneko albisteak