Politika -

Ezker abertzalea

Sortu: 'Herrien espetxe den Espainiarekin kateak hautsi behar ditugu'

Bestalde, azaroaren 20an, Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko militanteen hilketaren urteurrenean, Bilbon egingo den manifestazioaren berri eman du ezker abertzaleak.

Amaia Izko Sortuko ordezkaria. Artxibok irudia: EFE
Amaia Izko Sortuko ordezkaria. Artxibok irudia: EFE
Amaia Izko Sortuko ordezkaria. Artxibok irudia: EFE

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Estatu espainiarraren baitan ez dago ez demokraziarako ez justizia sozialerako inolako aukerarik. Herrien espetxe den Espainiarekin kateak hautsi behar ditugu, gure geroaren jabe egiteko eta independentzia eta sozialismoari ateak irekitzeko”, adierazi du Sortuk agiri batean.

Azaroaren 20an, Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko militanteen hilketaren urteurrenean, Bilbon egingo den manifestazioaren berri eman dute Amaia Izko eta Mikel Etxaburu Sortuko ordezkariek prentsaurrekoan. “Zuen ametsa, gure iparra. Independentzia eta sozialismoa”, lelopean manifestazioa egingo dute.

“Testuinguru politikoa frankismoaren erreforman diseinatutako erregimenaren krisi sakonak markatzen du. Orain dela 40 urte, frankismoarekin modu demokratikoan haustea aldarrikatzen zuen ezker abertzaleak, eta gaur egun, Kataluniak ondo erakusten duen moduan, demokraziarako aukera bakarra gure prozesu independentista propioa indartzea eta garatzea da, hau da, Estatuarekin haustea”, azaldu dute.

Azkenik, azaroaren 20an, 19:30ean, Bilbon, Santi Brouarden kontsultatik (Errekalde zumarkalea) Areatzara egingo den mobilizazioan parte hartzeko gonbidapena egin diete herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sortu Gaurko azken ordukoa