Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Kataluniako Parlamentuaren agindua beteko duela esan du Generalitateak

Auzitegi Konstituzionala Kataluniako “askatasun eta demokrazia nahiaren aurka erabili” izana leporatu dio Generalitatek Espainiako Gobernuari.

Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidenteordea eta bozeramailea. Argazkia: EFE
Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidenteordea eta bozeramailea. Argazkia: EFE
Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidenteordea eta bozeramailea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuak Generalitateari eman dion agindua bete egingo dutela adierazi du Neus Muntek.

"Kataluniako Parlamentua ganbera soberanoa da eta gu handik jasotako agindua betetzen ari gara soilik", azaldu du Generalitateko presidenteorde eta bozeramaileak.

Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatua sortzeko adierazpena bertan behera utzi duela eta, Espainiako Gobernuak auzitegi hori Kataluniaren aurka erabiltzen duela salatu du.

"Kataluniako askatasun eta demokrazia nahiari mozala jartzeko erabili dute Auzitegi Konstituzionala", erantsi du.

Prozesu independentista abiarazteko ebazpenak Kataluniako Parlamentuko gehiengo absolutuaren babesa lortu zuela eta ganbera hauteskundeen ostean osatu zela gogoratu du Muntek. Beraz, “zilegitasun osoa daukagu adierazpena indarrean jartzeko”, nabarmendu du.

Gauzak horrela, “Kataluniako Gobernuaren asmoa ebazpenarekin aurrera jarraitzea da, eta hori ez da desobedientzia,  hori gure Parlamentuarengandik jasotako mandatu demokratikoari men egitea da”, azaldu du.

Bestalde, harridura agertu du Mariano Rajoyk Kataluniako herritarren defentsan ari dela esan izana, “Estatuak aspalditik ez dituelako Kataluniako herritarren eskubideak babesten”.

Horrez gain, Katalunian demokrazia jokoan ez dagoela erantzun dio Muntek Rajoyri. “Katalunian demokrazia defendatzen ari gara eta osasuntsu dago”, adierazi du.

Kataluniako Gobernuak oraingoz ez du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena jaso. Dokumentua aztertzen dutenean balorazio zehatzagoa egingo dutela iragarri du Muntek.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Rajoy berriak Kataluniako erreferenduma gaur Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas argazkiak