Politika -

Parisen atxilotu zuten

Egoitz Urrutikoetxea baldintzapean aske utzi dute

Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi historikoaren semea urriaren 6an atxilotu zuten.

Egoitz Urrutikoetxea, Josu aitarekin. EFE
Egoitz Urrutikoetxea, Josu aitarekin. EFE
Egoitz Urrutikoetxea, Josu aitarekin. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Justiziak baldintzapean aske utzi du gaur Egoitz Urrutikoetxea ETAko kide ohia, Josu Urrutikoetxea Josu Ternera buruzagi historikoaren semea, 2016ko otsailerako aurreikusita dagoen bere aurkako prozesu judiziala hasi bitartean.

Urrutikoetxeari ez zioten kargurik egotzi, baina hura atxilotzeko hiru agindu zeuden eta horiek betez atxilotu zuten. Bizimodu publikoa zuen Parisen.

Parisko Auzitegi Korrekzionalak hiru aldiz kondenatu du auzi-ihesean Josu Terneraren semea (2007an eta 2010ean), eta bi kartzela-zigor ezarri dizkio (bata lau urtekoa eta bestea seikoa), erakunde terrorista bateko kide izateagatik eta ETArentzat pisu bat alokatzeagatik.

Hura atxilotzeko hiru eskari zeuden indarrean: 2007ko apirilean emandako bat, 2009ko martxoan kaleratutako beste bat eta 2015eko maiatzean eman dutena.

Espainiako Barne Ministro Jorge Fernandez Diazek ziurtatu zuenez, ETAko azken buruak atzeman ostean, Urrutikoetxea zen erakundearen ardura hartzeko "ordezkorik onena", eta, hortaz, hori zen segurtasun indarren "helburu nagusia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Paris azken ordukoa Presoak argazkiak Frantzia albisteak ETA albisteak Gaurko azken ordukoa