Politika -

Katalunia

CUPekin abendurako akordioa posible ikusten du Homsek

Generalitateko bozeramaile ohiaren ustez, CUPek zilegitasun osoa du bere baldintzak jartzeko, baina, elkarrekin ados jartzeko, hauteskundeetako emaitzak kontuan hartu beharko direla nabarmendu du.

Francesc Homs, Generalitateko bozeramaile ohia.
Francesc Homs, Generalitateko bozeramaile ohia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francecs Homs Generalitateko bozeramailea izandakoak eta Kongresurako CDCren hautagaiak uste du Junts pel Sik eta CUPek akordioa erdietsiko dutela abenduaren 4a baino lehen, Hauteskunde Orokorretarako kanpaina abiatu aurretik, hain zuzen.

"Horrelako negoziazioek gorabehera asko izaten dituzte", eta bi aldeak erakusten ari diren ezadostasunak "normalak" direla adierazi du, RNE irrati-katean egin dioten elkarrizketan.

 

Generalitateko bozeramaile ohiaren ustez, CUPek zilegitasun osoa du bere baldintzak jartzeko, baina, elkarrekin ados jartzeko, hauteskundeetako emaitzak kontuan hartu beharko direla nabarmendu du. Junts pel Sik  Artur Mas presidentetzarako hautagai izateko asmoari eusten diola adierazi du.

Negoziaziorako bideak zabalik daudela eta horretan lanean ari direla da garrantzitsuena, Homsen hitzetan. Akordiorik lortzen ez bada, hauteskundeak deitu beharko direla onartu du .

Independentziarako bidean aurrera egiteko ahalik eta azkarren Generalitatea abian jartzea dela hoberena esan du. "Prozesu independentistak aurrera egiteko, Gobernu berria osatzea beharrezkoa da. Txanponaren bi aldeak dira", gaineratu du.

"Independentziarako prozesua azken muturreraino bakarrik eramateko adina indar ez dugu, baina azken hauteskundeetan garbi geratu zen prozesua abiarazteko babes nahikoa badugula. Prozesuak aurrera egin ahala, independentziaren aldekoak gehituz joango dira, gauza ondo eginez gero", adierazi du.

Azkenean, Kataluniaren deskonexioa negoziatzeko, Espainiako Gobernua mahai batean eseriko dela ziur agertu da Homs.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur