Politika -

Nafarroako Parlamentua

Erabakitzeko eskubidea 'kontzeptu-tranpa' dela uste du PSNk

Nafarroan erabakitzeko eskubideaz eztabaidatzea beharrezkoa ez dela uste du UPNk. “Autodeterminazio” hitza “leundu” nahi dute, azpimarratu du. Erabakitzeko eskubidea “irmo” defendatu du Geroa Baik.

Maria Chivite PSNko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Maria Chivite PSNko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Maria Chivite PSNko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidan parte hartu du gaur PSNk, ?elkarrizketa defendatzen duelako?, baina ?kontzeptu-tranpa? dela ohartarazi du, eskubidea ?inon jasota ez dagoelako?. Hala, erabakitzeko eskubideak autodeterminazioa ?ezkutatzen? duela uste dute sozialistek, hori ?kontzeptu erabat abertzalea delako?.

Maria Chivite PSNko bozeramaileak hitza hartu du Nafarroako Parlamentuan, gaurko saio monografikoan. Nafarroaren erabakitzeko eskubidearen inguruan eztabaidatzen ari dira.

?Kontzeptu-tranpa da, gutxienez lausoa, independentzia, sezesioa edo Euskadirekin bat egitea eskatzeko asmakeria anbiguoa?, azaldu du Chivitek. Horretarako, Konstituzioaren Xedapen Iragankorra dagoela gogorarazi du buruzagi sozialistak.

PSNk ?eztabaida eta elkarrizketa defendatu? ditu gaur, ?baina gutxienez ezkutatu nahi digutena jakin beharra dute herritarrek?, adierazi du idazkari nagusiak. Chiviteren esanetan, independentziak ?errealitate politiko baino gehiago, utopia sentimentala da?.

UPN: "Erabakitzeko eskubideak autodeterminazio plan bat ezkutatzen du"

Nafarroan erabakitzeko eskubideaz eztabaidatzea beharrezkoa ez dela uste du UPNk. ?Autodeterminazio? hitza ?leundu? nahi dute, azpimarratu du. Parlamentuko saio monografikoa ?Nafarroa Katalunian bihurtzeko, eta independentzia eskatzen amaitzeko? Gobernuaren ?amarruaren? eta ?egitasmoaren? parte da, erantsi duenez.

?Oinarri politiko argi? bat duen ?eztabaida-tranpa? dela uste du Javier Esparza UPNko bozeramaileak. UPNko bozeramailearen hitzetan, ?herri honetako jendeari benetan kezkatzen dionak ez zaio Gobernuari axola?. Uxue Barkosen Gobernuak ?gezur bat bestearen atzetik? dinamikarekin funtzionatzen duela salatu du UPNko ordezkariak.

Javier Esparza Nafarroako Parlamentuan efe

Javier Esparza UPNko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE

?Zuek Nafarroa Katalunia bihurtzeko plan bat duzue, independentzia eskatzen amaitzeko?, esan du UPNko presidenteak. Benetako xedea, autodeterminazioa, beste hitz batzuekin ?leuntzen? saiatzeagatik abertzaleak ?gizartea manipulatzen? ari direla aurpegiratu du Esparzak. ?Nafarroa Euskal Herriaren garautegia izatea nahi dute?, ohartarazi du.

Geroa Bai: "Erabakitzeko eskubideak ez du zertan hausturababestu behar"

Nafarroaren erabakitzeko eskubidea ?irmo? defendatu du Geroa Baik, herritarrek euren beharrizanak asetzeko duten tresna bat delako. ?Horrek ez du suposatzen independentziaren edo hausturaren alde egon behar zarela?, zehaztu du. ?Gizarteak nahi duena izan behar du?, gaineratu du.

?Erabakitzeko eskubidea ez da Geroa Bairen kezka nagusia, herritarren ongizateak, justizia sozialak edo zerbitzu publikoen kalitateak lehentasuna dutelako?, azaldu du Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramaileak. Geroa Baiko ordezkariaren ahotan, autogobernuak ?beharrizanak asetzeko aukera ematen du, eta horretarako tresnak ematen ditu?.

Koldo Martinez Nafarroako Parlamentuan efe

Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE

Horregatik, helburu hori lortzeko ?indarkeria edo xantaia errefusatu? du Geroa Baik. Nafarroako herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Koldo Martinezek, gaur bereziki, ?Estatua berriz zentralizatu dutelako?. Zentzu horretan, Estatu ereduak ?atzerapausoa? eman duela erantsi du.

"Nafarroa erabakitzeko eskubidearekin eraikitzea" aldarrikatu du EH Bilduk

?XXI. mendeko Nafarroa eredu demokratiko berri batekin eraikitzeko garai berria? zabaltzea ?beharrezkoa? dela adierazi du gaur EH Bilduk. Garai berri horrek ?erabakitzeko eskubidea ardatz? izan behar duela aldarrikatu du koalizio abertzaleak. Gizartea ?protagonista? izan behar dela erantsi du.

Nafarroak zenbat eta zertan xahutu behar duen, Bardeako tiro-eremuaren ?gerrarako esparrua? mantendu ala ez, edo status propioa izateko eta Estatuarekin harreman markoa erabakitzeko eskubidea defendatu du Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramaileak.

Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuan efe

Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailea. Argazkia: EFE

?Gure eskubide historikoak eguneratzea eta demokratizatzea guztiz beharrezkoa da?, gaineratu du koalizio abertzaleak. Foru Erregimena eta foruak XXI. mendean ?erabakitzeko eskubidea dira?, esan du Ruizek. Eskubide ?barnerakoi? bat dela zehaztu du. EH Bilduren ahotan, ?ez da aldarrikapen independentista, aldarrikapen demokratikoa baizik?.

?Frentismoarekin? bukatzea eskatu du Ahal Duguk

Erabakitzeko eskubidea ?demokraziak eta gizakiak berezkoa? dutela uste du Ahal Duguk. Horregatik, ?erradikalki? defendatu du Laura Perez bozeramaileak, baina Nafarroan aurrera eramateko ?frentismo identitarioa? amaitzea beharrezkoa da.

?Demokrazian sakontzeko prozesu konstituziogileen aldeko apustua egiten dugu?, adierazi du. Demokraziaren ?gardentasuna? lortzeko proposamen batzuk zerrendatu ditu Perezek, kontu publikoak ikuskatzea edo kargu publikoen bateraezintasuna, besteak beste.

Laura Perez Nafarroako Parlamentuan efe

Laura Perez Ahal Dugo bozeramailea. Argazkia: EFE

Perezen ahotan, ?Ahal dugun ez gara demokraziaren beldur, eta erabakitzeko eskubideaz eztabaidatzea beti da positiboa?, baita Estatu ereduaz ere. Ereduak ?ez hiltzeko berritu beharra du? eta ?autonomian aurrera egiteko?, erantsi duenez.

PPN: ?Erabakitzeko eskubidea autodeterminazioaren ordezkoa da?

Nafarroaren statusa defendatu du PPNk, eskumen markorik ?zabalena? duen erkidegoa delako. Erabakitzekoa eskubidea ?autodeterminazio hitza leuntzeko? abertzaleek erabiltzen duten ?ordezkoa? dela salatu du Nafarroako Alderdi Popularrak.

Erabakitzeko eskubideak ?nazioarteko zuzenbidean ez du tokirik?, ohartarazi du Ana Beltran PPNko bozeramaileak. ?40 urte hilketen bidez independentzia lortzen saiatu ondoren, EH Bildu, Konstituzioari iruzurra eginez, Nafarroa Euskadin barneratzeko proposamenarekin dator orain?, kritikatu du.

Ezkerarren ahotan, lurraldetasuna ez da lehentasuna

Nafarroako herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Ezkerrak, baina ?lurraldetasuna Nafarroako gizartearen lehen arazoa ez? dela gaineratu du. Hala ere, arazo-sorta konpontzeko ?prozesu konstituziogilea beharrezkoa? dela uste du.

Erabakitzeko eskubidea esparru sozioekonomikoan aldarrikatu du Jose Miguel Nuin Ezkerrako bozeramaileak. ?Kataluniako bidearekin? ados ez daudela argi utzi du Nuinek. ?Ez gara independentistak?, esan du. Sistema federal solidario eta laiko bat babestuko luketela zehaztu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPNren albisteak Albisteak PSN Albisteak Geroa Bai Nafarroa gaur Ahal dugu argazkiak EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak