Politika -

Estatu Islamikoa

Ustez Siriara joan nahi zuen gizon bat atxilotu dute Iruñean

32 urteko atxilotuak ustez proselitismo lanak egiten zituen hiriburuko ostalaritza lokal batean.

Iruñean atxilotutako gizona Siriara bidaiatzeko prest zegoen

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Marokoko gizon bat atxilotu du Iruñean, ustez Estatu Islamikoarekin bat egiteko, Siriara bidaia egiteko prestatzen ari zenean.

Barne Ministerioak gaur jakitera eman duenez, 32 urteko atxilotuak ustez proselitismo lanak egiten zituen hiriburuko ostalaritza lokal batean.

?DAESHekin bat egiteko Siriara joateko bidaia prestatzen ari zen 32 urteko gizon marokoar bat? atxilotu dute guardia zibilek goizean, Ministerioak gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ministerioaren hitzetan, atxilotuak Guardia Zibilaren arreta bereganatu zuen ?erradikalizazio zantzu argiak azaldu zituenean, jokabidea eta itxura aldatu zituelako, eta baita lagunak ere?. Senitarteko batzuekin harremanak eten zituen ?erradikalekin bat egin ondoren?, Ministerioak azaldu duenez.

Erradikalizazioaren ondoren, atxilotuak DAESHen bideo eta albiste ?gehiago? zabaldu zituen bere lokalean, Guardia Zibilaren arabera. Gainera, ?berak aukeratutako bezero batzuen artean, grabazioak, argazkiak, bideoak eta estekak zabaltzen zituen, DAESHen argitalpenak sare sozialetan zabaltzeko?, Ministerioak gaineratu duenez.

Militante berriak erakartzeko lana

Guardia Zibilaren ikerketak egiaztatu duenez, ?atxilotuak militante berriak erakartzeko lana egiten zuen, bere inguruan, eta baita Internet bidez ere?.

Barne Ministerioaren ahotan, Siriara bidaia egiteko prest dauden pertsonak aurkitzea eta erakartzea zen batez ere atxilotuaren lana.

Atxilotuak Espainian izan dezakeen ?harreman sarea desegiten? saiatuko dira ikerketako arduradunak orain. Era berean, ?Siriara joateko zuen laguntza edo babesa argitzen? saiatuko dira.

Miaketa San Jorge auzoan

Guardia Zibilak dispositibo handia zabaldu du Iruñeko San Jorge auzoan. Atxilotuaren etxebizitza eta negozioa miatu dituzte. Barne ministroaren esanetan, ?material informatiko dezente dago eta idazkari judizialaren aurrean kopiatu behar dute?.

Doctor Antonio Simonena kalearen espaloi bat itxi du hasieran Guardia Zibilak, baina oinezkoak zonaldetik ibili zitezkeen.

Ikerketa

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak baieztatu duenez, Iruñean atxilotutako ustezko jihadistak bere lokalaren atzealdean "bilerak" egiten zituen. Orain, bilera horietan norekin biltzen zen ikertzen ari dira. Elkarren artean komunikatzeko erabiltzen zituzten sareak ere ikertuko dituztela esan du ministroak. Ustez, DAESHekin bat egiteko mezuak zabaltzen zituen atxilotutakoak.

"Siriara bidaiatzeko prest zegoen, DAESHera batzeko", esan du. Guardia Zibilaren Tres Cantoseko egoitzara eraman dute atxilotutakoa, eta ondorengo orduotan epailearen aurretik pasatuko da.

DAESHek sare sozialen bidez mezuak zabaltzeko duen "eraginkortasuna eta profesionaltasuna" azpimarratu ditu Fernandez Diazek.

Bartzelonan atxilotuak, espetxera

DAESH talde jihadistarako kideak errekrutatzea egotzita Katalunian asteburuan atxilotutako hiru lagunak espetxera bidali ditu gaur Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa