Politika -

Epaiketa

ETAko kide dela aitortu du Vila Mitxelenak, Auzitegi Nazionalean

Auzipetua 2010ean atxilotu zuten, Belfasten (Ipar Irlanda), 2001etik ihes eginda egon eta gero.

Fermin Vila Mitxelena ETAko kidea, Auzitegi Nazionalean. EFE
Fermin Vila Mitxelena ETAko kidea, Auzitegi Nazionalean. EFE
Fermin Vila Mitxelena ETAko kidea, Auzitegi Nazionalean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fermin Vila Mitxelenak aitortu egin du ETAko kidea izateaz "harro" dagoela, ez duela aintzat hartzen Auzitegi Nazionalaren jurisdikzioa, eta negoziazio politiko baten aldekoa dela Euskal Herriaren independentzia lortzeko.

Vila Mitxelena Auzitegi Nazionalaren akusatuen aulkian eseri da, 2001ean ETAren Madril taldeko kide izatea egotzita, eta Fiskaltzak 43 urteko espetxe zigorra eskatu du horrentzat (10 urte, ETAko kide izateagatik; 10, armak edukitzeagatik; 20, lau pertsona hiltzeko konspiratzeagatik; eta 3, ibilgailu bat osteagatik).

Auzipetuak ihes egin zuen 2001ean, eta 2010ean atxilotu zuten, Belfasten (Ipar Irlanda).

Fiskalaren esanetan, 2001ean Madril komandoaren Buruhauste taldeko kide izan zen, eta auto bat lapurtu zuen, atentatu bat egiteko. Erasoa Mariaren Bihotzaren plazan egin zuten, eta, ondorioz, 94 pertsona zauritu ziren.

Talde horretako kide izateagatik kondenatuta eta espetxean dauden bi pertsonak ere deklaratu dute gaurko saioan: Aitor Garcia Aliaga eta Ana Belen Egues Gurrutxaga. Hirurak "etakideak" izan zirela aitortu dute, baina errefusatu egin dute Vila Mitxelenak ekintza terroristetan parte hartu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika ETA gaur Epaiketak bideoak Albisteak