Politika -

Auzitegiak

Iruñeko Udalak Eduardo Inda salatuko du, Asironi 'etarra' deitzeagatik

Komunikabide digital batean argitaratutako artikulu batean, Joseba Asiron alkateari "etarra" deitu zion.

Eduardo Inda kazetaria 'La Sexta Noche' saioan.
Eduardo Inda kazetaria 'La Sexta Noche' saioan.
Eduardo Inda kazetaria 'La Sexta Noche' saioan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak auzitegietara joko du okdiario.com webgunean argitaratutako iritzi artikulu batean Joseba Asiron alkateari "etarra" deitzeagatik.

Aipatu artikulua Eduardo Inda kazetari iruindarrarena da. Iruñeko Udalaren zerbitzu juridikoak “beharrezkoak diren bide judizial penalak edo zibilak” hartzeko erabakia hartu du.

‘ETAren aldekoak zure lagunak direnean’ goiburuarekin publikatutako idatzian, Eduardo Indak dio Joseba Asiron Ahal Duguren botoei esker dela Iruñeko alkatea. “Pablo Iglesiasen sukurtsal foralaren babesik gabe, 35 herrikide hil zituzten horien laguna ez litzateke inoiz Iruñeko alkate izango”.

Iruñeko Udalaren abokatuek uste dute Indak adierazpen askatasunerako eskubidea gainditu duela, Zigor Kodeak tipifikatutako delitua egiteraino. Gainera, Asiron aurka ez ezik, Udalaren kontrako delitua egin duela ere iritzi dio.

Horrez gain, Eduardo Indak Madrileko Auzitegian inputatu moduan deklaratu beharko du, Gara egunkaria ETArekin lotzeagatik. “Gara ETA da; eta hori ez dut nik esaten, hori Justiziak dio, Auzitegi Gorenak berak dio”, adierazi zuen ‘La Sexta Noche’ telebista-saioan.

Indaren aurkako kereila artxibatzearen aurka Gara egunkariko zerbitzu juridikoek ezarritako helegitea onartu egin du Madrilgo Auzitegiak eta, ondorioz, Indak epailearen aurrean azalpenak eman beharko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñea ETA gaur Salaketak bideoak EH Bildu Iruñea Gaurko azken ordukoa Iruñeko Udala azken ordukoa