Politika -

AN-K ERABAKITA

Def con Dos taldeko burua berriro epaituko dute, ETA goratu duelakoan

Fiskaltzak helegitea aurkeztu eta gero, Auzitegi Nazionalak Jose de la Mata epaileak urrian emandako ebazpena baliogabetu du, deliturik ez zela izan ebatzi baitzuen.

Def con Dosen abeslaria, taldekideekin batera
Def con Dosen abeslaria, taldekideekin batera
Def con Dosen abeslaria, taldekideekin batera

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak (AN) Cesar Strawberry Def con Dos taldeko abeslaria epaitzea agindu du, Twitterren idatzitako zazpi mezutan terrorismoa goratu zuelakoan. Mezuotan, besteak beste, "GRAPOkoak faltan" sumatzen zituela esan eta Jose Antonio Ortega Lararen bahiketa defendatu zuen.

Zigor Arloko Laugarren Sekzioko Aretoak zabaldutako auto baten bidez, Auzitegi Nazionalak baliorik gabe utzi du Jose de la Mata epaileak urrian emandako ebazpena. De la Matak ez zituen delitutzat hartu adierazpen horiek.

Erregeari irainak egitea iritzita egindako eskaera bat, berriz, atzera bota du Auzitegi Nazionalak.

2013an eta 2014an idatzitako mezuak, ANren arabera, "ezegokiak, lekuz kanpokoak eta zoritxarrekoak" dira, eta baliteke "terrorismoa goratu eta biktimak iraindu izana".

Zehazki, Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel (ebazpenaren txostengilea) magistratuen ustez, terrorismoa goratzeko balizko delitu hori hiru mezutan egin zuen. "Esperanza Aguirre PPko politikariaren konplexurik gabeko faxismoak GRAPOkoak faltan sumatzea eragiten dit", idatzi zuen batean; "Zenbatek jarraitu beharko luketen Carrero Blancoren hegaldia", beste batean; eta Espainiako erregeari zer oparituko liokeen galdetuta, "bonba-opil bat", erantzun zuen.

Cesar Strawberry maiatzaren 19an atxilotu zuen Guardia Zibilak, bestea 18 pertsonarekin batera, 'Armiarma' operazioaren hirugarren fasean. Abeslariak ukatu egin zuen bere kontuan halako mezurik bota izana, eta Guardia Zibilak ebatzi zuen mezuok ez zirela idatzi atzeman zizkioten gailuetatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Twitterreko azken albisteak Delituak albisteak ETA albisteak Eguneko albisteak