Politika -

Hauteskundeak Frantzian

Alain Rousset, berriro garaile Ipar Euskal Herrian

Sozialistek eta ekologistek osatutako aliantzak botoen % 44 eskuratu ditu. Zentro-eskuinak botoen % 34 lortu ditu, eta Fronte Nazionala da hirugarren indarra.

Rousseten aldeko afixa. EiTB
Eskuin muturraren garaipena saihestu da

1:32

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akitania Limousin Poitou-Charentes eskualdeak ezkerreko gobernua izango du datozen sei urteetan ere.

Frantziako eskualdeetako hauteskundeen bigarren itzulian, sozialistek eta ekologistek osatutako ezkerreko koalizioa atera da garaile eskualde horretan, botoen % 44,27 lortuta.

Alain Roussetek eskualdeko Presidentetzari eutsiko dio, horrenbestez. Hein batean, parte-hartzearen gorakadari zor dio hautagai sozialistak garaipena; lehen itzulian, % 46,57koa izan zen; atzo, % 54koa. Emaitza horien ondorioz, 183 aulkietatik 107 ezkerrarentzat izango dira.

Zentro-eskuineko koalizioak botoen % 34,06 eskuratu ditu.

Fronte Nazionala hirugarren indarra izango da Akitaniako Kontseiluan, 29 aulkirekin. Botoen % 21,67 lortu zituen atzo, lehen itzulian baino ia bi puntu gutxiago (% 23,23). Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, emaitza horiekin "pozik" agertu da Jean Michel Iratchet Fronte Nazionaleko kidea, Pirinio Atlantikoen Kontseiluan ordezkaritza lortu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak