Politika -

Erasoaren ondotik

Rajoy: 'Paseatzen eta selfiak egiten jarraituko dut'

Espainiako Gobernuaren buruak garrantzia kendu dio Pontevedrako erasoari: 'Pasatu da dena".

Atzoko gertaerari garrantzia kendu dio Rajoyk

0:56

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente eta PPko hautagaia irribarretsu agertu da gaur jendaurrean, Pontevedran atzo jasandako erasoaren ondotik. Gertatutakoari garrantzia kendu dio, eta orain arte kanpainan egin duen bezala, paseatzen eta selfiak egiten jarraituko duela iragarri du.

Gobernuburua Bartzelonan dago gaur, eta goizean La Vanguardia egunkariak antolatutako hitzaldi batean izan da. Galizian jazotakoari buruz galdetu diotenean, irribarrea ahoan, "oso ondo" dagoela erantzun du, eta eskerrak eman ostean, "pasatu da dena", nabarmendu du.

Bartzelonako egonaldiaren ondotik, Bruselara, Europako Kontseiluaren bilera batera, joango dela iragarri du. "Dena ondo bidean, eta Jainkoak hala nahi badu, Valentzian eta Madrilen itxiko dut kanpaina", erantsi du.

Ukabilkadak min egin ote zion galdetuta, 'ezetz' erantzun du Rajoyk. "Dena bat-batean eta oso arin gertatu zen", azaldu du.

PPko buruaren esanetan, "(erasoari) ez diogu duen garrantzia baino gehiago eman behar. Herri lasai da gurea, neurriz jokatzen badakiena. Salbuespena izan da hau". 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Rajoy Hauteskunde orokorrak Gaurko azken ordukoa