Politika -

Adierazpenak

Llanos: 'PPren lehendakarigaia ez dago erabakita'

2016ko hauteskunde autonomikoetan Euskadiko PPren zerrendaburu izango den hautagaiaren izena baliteke urrian jakitera ematea, alderdiak kongresu nazionala, eskualdekoa eta probintzialak egin ostean.

Nerea Llanos, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Nerea Llanos, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Nerea Llanos, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPko idazkari nagusi Nerea Llanosek zehaztu du bere alderdiak ez duela oraindik erabaki nor izango den lehendakaritzarako hautagaia 2016ko hauteskunde autonomikoetan. Hain zuzen, Llanosek esan du balitekeela zerrendaburuaren izena urrian ematea jakitera; izan ere, PPk kongresu nazionala, eskualdekoa eta probintzialak egingo ditu datorren urtean.

"Erabaki hori hartu behar dugunean hartuko dugu, oraingoz ez dugu hartu eta ez da garaia hartzeko", esan dio Europa Pressi; lehenago, RNEn esana zuen uste zuela Alfonso Alonsok aukerak zituela hautagaia izateko.

Llanosek azaldu duenez "orain Espainiarako gobernu egonkor bat ari gara bilatzen, horretan daude Euskadiko PP eta PP"; hortaz, lehendakaritzarako hautagaiaren izena, "ez dago erabakita, behar denean erabakiko da, ez orain".

2016ko urrian

PPko agintariak nabarmendu du zenbait kongresu dituela PPk 2016an zehar: nazionala, eskualdekoa eta probintzialak. Hortaz, lehendakaria izateko hautagaiaren izena baliteke 2016ko urrian erabakitzea.

"Legebiltzarra 2012ko azaroan eratu zuten; lehendakariak 2016ko azarora arte du hauteskundeak egiteko; gure premia orain ez da hautagaia zehaztea, baizik eta Espainiarako gobernu egonkorra osatzea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP Nerea Llanos Gómez Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak Euskadiko PP Hauteskundeak Espainian