Politika -

Adierazpenak

EAJk dio lehendakariaren mezua 'konprometitua eta lasaia' izan dela

Joseba Egibarrek nabarmendu du Urkulluren hitzak ez direla izan beste agintari batzuenak bezalakoak; izan ere, azken horiek Espainiaren batasunak eta euren etorkizun politikoak kezkatzen dituzte.

Joseba Egibar, ostiraleko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Joseba Egibar, ostiraleko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Joseba Egibar, ostiraleko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Urtezahar-gauean emandako mezua defendatu duen alderdi bakarra EAJ izan da. Joseba Egibar jeltzaleen bozeramaileak nabarmendu du tonu "konprometitua eta oso lasaia" izan duela. Egibarrek azpimarratu du gainerako agintari instituzional batzuen mezuak oso bestelakoak izan direla; izan ere, "Espainiako batasunak eta auren etorkizun politikoak bakarrik kezkatzen dituzte".

Egibarren iritziz, aldiz, Urkulluren mezua "lasaitasun handikoa izan da, herritarren aurrean konpromisoa erakutsi du, haren pentsaeraz oso seguru azaldu da"; hain zuzen, Urkulluk nabarmendu zuen, Egibarren arabera, "garapen ekonomiko eta sozialaren alde egiten duela, bake- eta bizikidetasun-prozesua burutu nahi duela, eta nazio bezala hazten jarraitu bahi duela; alegia, erakutsi du gure herriak, lasai, pausoz pauso, bere etorkizunaren jabe izan nahi duela", esan du Donostian ostiral goizean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Urkullu albisteak Joseba Egibar Artola argazkiak Gabonak bideoak