Politika -

CUP-en ezezkoa Artur Masi

CDC eta ERC bakoitza bere aldetik bilduko dira gaur

ERCren zuzendaritzak bilera arratsaldean egingo du, Bartzelonako egoitzan. Bestalde, alderdiaren organoren bat biltzea aurreikusita dagoela azaldu dute CDCko iturriek.

Oriol Junqueras Junts pel Siren (JxSí) eta ERCko presidentea. Argazkia: EFE
Oriol Junqueras Junts pel Siren (JxSí) eta ERCko presidentea. Argazkia: EFE
Oriol Junqueras Junts pel Siren (JxSí) eta ERCko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CDCren eta ERCren zuzendaritzak bakoitza bere aldetik bilduko dira gaur, CUPen ezezkoa aztertzeko. Artur Mas Generalitateko presidente izendatzeko inbestidura saioan babesik ez ematea erabaki zuen CUPek igandean. Junts pel Siren bi bazkide nagusiek zer egin aztertu beharko dute orain.

Era berean, goizean Kataluniako Parlamentuaren Mahaiak (10:00) eta Ganberako Bozeramaileen Batzordeak (10:30) bilera egin behar dute, baina inbestidura saioa deitzeko ez dira izango, CUPek Masi babesa ukatu ondoren.

Oriol Junquerasen alderdiak Bartzelonako egoitzan bilera egingo du arratsaldean. Konkretuki, ERCko zuzendaritza bilduko da. Orain arte Masen presidentetza negoziaezina zela defendatu du Junquerasen alderdiak, baina jarrera alda dezake CUPen azken ezezkoaren aurrean.

Bestalde, alderdiaren organoren bat gaur biltzea aurreikusita dagoela azaldu dute CDCko iturriek.

Mas, negoziaezina

Irailaren 27ko hauteskundeen ondoren, Artur Masen hautagaitza negoziaezina zela ziurtatu zuten JxSiko kide guztiek. Ondorioz, CUPen beto posible baten aurrean ordezko bat bilatzea baztertu zuten.

Antikapitalistek hauteskundeak aurreratzeko gaitasuna zutela onartu zuen iragan astean jarduneko presidenteak, baina presidentegaia aldatzeko ahalmenik ez zutela ohartarazi zuen.

Legealdia izateko berme bakarra JxSik beste hautagai bat aurkeztea dela berriro adierazi zuen CUPek igandean. Jarduneko presidenteak uko egitea ezinbestekoa dela azaldu zuten antikapitalistek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Gaurko azken orduko albistea Artur Mas argazkiak