Politika -

Ustezko iruzurra

Txarli Prietoren kontrako auzia artxibatzea eskatu du Fiskaltzak

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak adierazi duenez, ez da deliturik egon denik egiaztatu sozialisten egoitzen lanetan.

Txarli Prieto Arabako PSE-EEren buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE
Txarli Prieto Arabako PSE-EEren buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE
Txarli Prieto Arabako PSE-EEren buruzagi ohia. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, iruzurra egiteagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik Txarli Prieto Arabako PSE-EEko buruzagi ohiaren eta Victor Garcia Hidalgo Antolaketa idazkariaren kontra irekitako auzia artxibatzeko eskatu du Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak, deliturik egin dutela egiaztatzen duen frogarik ez dagoela argudiatuta.

Calparsorok idatzi batean adierazi duenez, egindako ikerketek "ez dute frogatu" Prietok eta Garcia Hidalgok ekonomikoki onurarik atera zutenik Prietoren eraikuntza enpresak Arabako PSE-EEren hainbat egoitzatan egindako lanetan.

Fiskalak azpimarratu duenez, "nahikoa" eginbide egin dira gertaturikoa argitzeko eta ez da frogatu eraikuntza enpresak kobratutako 29.971 eta 19.501 euroko fakturen truke "lanik egin ez zuenik".

Alderdi politikoen segurtasuna indartzeko funts publikoetatik jaso zuen diru kopuru hori Alderdi Sozialistak, eta eraikuntza enpresak hainbat lan egin zituen Arabako PSE-EEren hainbat egoitzatan 2010 eta 2012 urteen artean.

Ministerio Publikoak azpimarratu duenez, PSOEk ziurtatu du ez duela ondasunean kalterik izan eta Kontu Auzitegiak ere ez du horri buruzko ezer esan. Ondorioz, "instrukzioan zehar gastu hori justifikatu zen eta horrek balizko iruzur delitua baztertzea ahalbidetze du".

Gainera, "zigor arloan nahikoa da lanak egin zirela frogatzea, izan ere, zigor arloan ez du garrantzirik proiektatutako edota kontratatutako proiektuarekiko adostasunak, hori alor zibilean sartzen da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Epaiketak albisteak PSE-EE berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia