Politika -

Hauteskunde osteko itunak

ANCk negoziatzen segitzeko deia egin die 72 diputatu independentistei

"Irailaren 27ko agindu demokratikoa bete eta urtarrila baino lehen gobernua osatzea ahalbidetuko duen akordioa lortzeko negoziatzen jarraitzea" eskatu die.

Jordi Sanchez, ANCren burua. Argazkia: Efe
Jordi Sanchez, ANCren burua.
Jordi Sanchez, ANCren burua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) irailaren 27ko hauteskundeetan izendatutako 72 diputatu independentistei exijitu die negoziatzen jarrai dezatela gobernua osatzeko itun bila.

Oriol Junqueras ERCren presidenteak ere dei egin zien atzo CDCri eta CUPi subiranotasun prozesua lehenetsi eta negoziazioa azken muturreraino eraman dezaten, Katalunian hauteskunde berriak egitearekin "nahastu" beharrean, baina ez zuen argitu Artur Masek atzera egin beharko lukeen CUPen betoaren ostean.

ANCk prentsa-ohar batean azaldu duenez, "irailaren 27ko agindu demokratikoa bete eta urtarrila baino lehen gobernua osatzea ahalbidetuko duen akordioa lortzeko negoziatzen" jarraitu behar dute diputatu independentistek, CUPek Masen inbestidura babesteari uko egin ondoren.

ANCk uste du martxorako bozak antolatzea ez dela kataluniarren gehiengoaren borondatea, duela hiru hilabete demokratikoki adierazi baitzuen bere iritzia.

Horregatik, ANCk "azken unera arte lan egingo du akordioa lortzeko, herrialdeko herritarren gehiengoak nahi duen eta eskatu duen ituna delako".

Horren harira, ANCk Junts pel Siri, CUPi, Omnium Culturali eta AMIri bilera egiteko eskatu die, presidenteren baten inbestidura, gobernuaren osaketa eta Kataluniako errepublika eratzeko prozesua ahalbidetuko duen behin betiko akordioa bilatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur