Politika -

Katalunia

Junqueras: 'Herritarren agindua akordioa izan zen, ez hauteskundeak'

ERCko presidenteak ohartarazi duenez, martxoaren 6an hauteskunde berriak egiteak “gobernagarritasunerako agertokia sinpleagoa izatea” ez du bermatzen.

Oriol Junqueras ERCko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Oriol Junqueras ERCko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Oriol Junqueras: 'Artur Masek gure hautagaia izaten jarraitzen du'

0:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Junqueras ERCko presidenteren hitzetan, irailaren 27ko hauteskundeetan Kataluniako herritarrek independentzia lortzeko gobernu akordio bat lortzeko agindua eman zieten alderdiei, “ez hauteskunde berriak deitzeko”.

Junquerasek ohartarazi duenez, martxoaren 6an hauteskunde berriak egiteak “gobernagarritasunerako agertokia sinpleagoa izatea” ez du bermatzen. Horregatik, Convergencia eta CUP aipatu gabe, “orain denbora aprobetxatzeko” eta igandera arte negoziatzen jarraitzea eskatu du ERCko buruzagiak.

“Hauteskundez hauteskunde joatea ez da agertokirik onena, gobernua osatzea baizik”, erantsi du.

Generalitateko presidentea izateko hautagaitza aurkeztea baztertu du ERCko agintariak, nahiz eta CUPek proposatu. Zentzu horretan, uztailetik, Junts pel Si koalizioa osatu zutenetik, hautagaia Artur Mas izateko Convergenciarekin “konpromiso” bat dutela gogorarazi du.

“Ni gauza bat edo bestea izatea ez da benetan axola zaiguna, Kataluniaren independentzia lortzea baizik, hori da hautesleen benetako agindua”, azaldu du Junquerasek.

Hartutako konpromisoekin “leiala” dela goraipatu du Esquerrako buruzagiak, eta horregatik presidentegai izango ez dela. Gainera, Junts pel Sin hariren bat “zirpiltzen baldin bada, behin eta berriro josiko” dutela ziurtatu du.

“Bukaerara arte”

“Nahiz eta zaila izan, amaierara arte” negoziatzeko eskatu du Junquerasek. “Hala eta guztiz ere, datorren astetik aurrera, epea agortu ondoren, hauteskundeen inguruan hitz egiteko aukera izango dugu, akordiorik lortu ez baldin bada”, azpimarratu du.

Jarduneko presidenteak asteartean hauteskunde berriak deitzea nahi ez duela onartu du ERCko ordezkariak. Junquerasen ahotan, “baldintza juridiko-tekniko saihestezin bat dago, nahiz eta hauteskundeak deitu behar dituztela norbaitek gaur esan, igandera edo larunbatera arte akordio batera heltzeko tartea dago”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Artur Mas albisteak