Politika -

KATALUNIA

Akordiorako azken ahalegina

Junts pel Si eta CUPeko ordezkariek bilera egingo dute gaur goizean, Kataluniako gobernua osatzeko akordio bila.

CUPek argi eta garbi esan du ez duela Artur Masen hautagaitza babestuko.
Amaitu da Junts pel Si eta CUPen arteko bilera

1:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandera arteko epea dute CUPek eta Junts pel Sik akordioa erdiesteko. Lortuko ez balute, astelehenean Artur Mas jardunean dagoen presidenteak hauteskunde dekretua sinatuko du. Generalitateko presidente izateko hautagaia dago ika-mikaren jomugan; CDC eta ERC alderdien hautagaia Mas da, eta horri eusten diote, baina CUPek argi esan du ez duela hautagaitza hori babestuko.

Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC)  azken unera arte negoziatzen jarrai dezatela exijitu die, asteon,  irailaren 27ko hauteskundeetan aukeratutako 72 diputatu independentistei.

Hala, arratsaldean bilduko dira CUPeko eta Junts pel Siko ordezkariak, ez atzera ez aurrera dagoen prozesuaren inguruan hitz egiteko.

Arratsaldean, bestalde, bilkurak deitu ditu ANCk Gironan eta Bartzelonan, indar independentistei presioa egin eta akordioa exijitzeko; Bartzelonako San Jaume plazan eta Gironako Vi plazan dira hitzorduak, 19:30ean.

Joan den asteartean, CUPek gutun bana igorri zien CDCri eta ERCri  negoziazio-bilera bat eskatuz: Artur Mas ez den beste hautagai bat proposa dezatela jarri du baldintzatzat CUPek, "Kataluniara ezkerrerantz aldatuko" duena.

Junts pel Si bilera egitearen alde agertu da hasieratik. Raul Romeva Junts pel Siko kideak esan du ahalegin guztiak egingo dituztela egoera bideratzeko, baina, hori bai, euren hautagai bakarra Mas dela garbi berretsi du.

Senatarien izendapena

Bien bitartean, Kataluniako Parlamentuan senatariak izendatzeko saioa egin dute goizean; hain zuzen, Parlamentuak izendatutako senatariak aukeratu dituzte.

Inoizko saiorik laburrena izan da, zortzi  minutu eskasekoa. Minutu bateko isilunearekin hasi da plenoa, duelako gutxi zendutako Esteve Orriols eta Pere Ribera diputatu ohien omenez.

Parlamentuko bozeramaileen batzordeak proposatutako zerrendaren bozketa elektronikoa eta sekretupekoa izan da: 112k alde bozkatu dute, eta 9 abstenitu egin dira. Hala, Junts pel Siko lau senatari, eta C’s, PSC, SiQueEsPot eta PPC alderdietako bana izendatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Artur Mas