Politika -

Barne hauteskundeak

Araba Buru Batzarrerako soilik dago hautagai bat baino gehiago

Susok, hala ere, aurrea hartu die Grajalesi eta Uriarteri. Bestalde, Atutxa, Egibar eta Hualde dira hautagai bakarrak Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Xabier Agirre ABBko presidenteak uko egin dio berriro aurkezteari. Argazkia: EITB
Xabier Agirre ABBko presidenteak uko egin dio berriro aurkezteari.
Xabier Agirre ABBko presidenteak uko egin dio berriro aurkezteari. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa, Joseba Egibar eta Unai Hualde dira EAJren lurraldeetako buru izateko hautagai bakarrak Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, hurrenez hurren; eta Araban Jose Antonio Suso hautagai ofizialistak aurrea hartu die Unai Grajales eta Jon Uriarte beste hautagaiei.

EAJ abenduaren 22an hasi zen barne hauteskundeak egiten lurraldeetako buruzagitzak eta Euzkadi Buru Batzarra (EBB) berritzeko, eta urtarrilaren 5ean amaitu zen lehenengo bozketa, udal mailan.

Bozketa horien ostean, Atutxa eta Egibar izan dira Bizkaiko eta Gipuzkoako Buru Batzarren buru izateko hautagaitzari eutsi dioten bakarrak, Unai Hualde Nafarroan bezalaxe.

Araban, Xabier Agirre ABBko presidenteak uko egin dio berriro aurkezteari, eta Jose Antonio Suso hautagai ofizialistak botoen % 70 inguru eskuratu du, bai militanteen bai batzokien artean.

Ortuzar, EAJko presidente izateko hautagai bakarra

Bestalde, Andoni Ortuzar berriz ere izendatuko dute EAJko presidente, hautagai bakarra baita.

Hain zuzen ere, alderdi jeltzaleak Iruñean otsailaren 13an eta 14an egingo duen biltzar nazionalean izendatuko dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Joseba Egibar bideoak Albisteak