Politika -

Noos auzia

Matasek bere jauregitxoa eskaini du, eragindako kaltearen ordainetan

Fiskalak 11 urteko kartzela-zigorra eskatu du Balearretako presidente ohiarentzat, prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea, iruzurra eta influentzia-trafikoa leporatuta.

Jaume Matas Balearretako Gobernuko presidente ohia. Argazkia: EiTB
Jaume Matas Balearretako Gobernuko presidente ohia. Argazkia: EiTB
Jaume Matas Balearretako Gobernuko presidente ohia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaume Matas Balearretako presidente ohiak bere jauregitxoa eskaini dio Palmako Auzitegiari, ‘Noos auzian’ eragindako kaltea ordaintzeko.

Balearretako Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 11 urteko kartzela-zigorra eskatu du Matasentzat, prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea, iruzurra eta influentzia-trafikoa leporatuta.

Ustelkeriarekin lotutako beste kasu batzuetan Fiskaltza auzipetuekin akordioetara iritsi izan da, honek eragindako kaltea onartu izan badu.

Pedro Horrach fiskalak 11 urteko espetxe-zigorra eskatu du Matasentzat, Balearretako Gobernuaren fondo publikoetatik 2,5 milioi euro Iñaki Urdangarinek zuzentzen zuen Noos Institutura bideratzegatik.

Gauzak horrela, Matasak idatziz jakinarazi dio Palmako Auzitegiari bere emaztearekin batera hiri horretan duen 597 metro karratuko erresidentzia bere esku uzten duela.

“Eskaintza honekin Jaume Matasek eragindako kaltea ordaindu nahi du eta, ildo horretan, epaitegietara joateko borondatea agertu nahi du”, aipatzen du idatzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin albisteak Ustelkeria politikoa gaur Gaurko azken ordukoa