Politika -

Katalunia

Urkullu: 'Gizarte mugimenduek Katalunia baldintzatzea keztatzen nau'

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du kezkatu egiten duela "erantzukizunik ez duten gizarte mugimenduek alderdi politikoek gizartearen aurrean hitzartutako proiektuak baldintzatzea".

Agentziak / eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du kezkatu egiten duela "erantzukizunik ez duten gizarte mugimenduek alderdi politikoek gizartearen aurrean hitzartutako proiektuak baldintzatzea".

Diario Vasco egunkariak argitaratutako elkarrizketan, Mas alde batera jarrita, Junts pel Sik eta CUPek Carles Puigdemont Gironako alkatea presidente izendatzeko adostutako akordioa hartu du ahotan lehendakariak. Bere ustetan, denborak argituko du hitzarmen horren indarra zenbatekoa den, baina "sentsazio kontrajarria" duela esan du.

Urkulluk uste du Artur Mas "umiliatzen" saiatu direla, eta aurreratu du igande honetatik aurrera ahots asko izango direla "Kataluniako ustezko desafioa" aitzakia hartuta, Estatuan hauteskundeak errepikatzearen alde mintzatuko direnak.

Kataluniako erabakiak Espainian zer eragin izango duen galdetuta, "bihartik aurrera" ikusiko dugula gaineratu du. Dena dela, Euskal Herriko eta Kataluniako bideak diferenteak direla zehaztu du.

"Euskadik eta Kataluniak oso testuinguru desberdinak bizi dituzte", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea