Politika -

Auzitegi Nazionala

27 auzipetu, Valentziako Generalitatean izandako irregulartasunengatik

Valentziako Generalitateak ustez egindako esleipen irregularren auzi honetan, Francisco Campsen agintaldiko hiru kontseilari ere epaituko dituzte.

Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia
Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia
Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak 27 pertsona auzipetu ditu, Valentziako Generalitateak Orange Market enpresari, 2004 eta 2009 urteen artean, ustez modu irregularrean emandako esleipenengatik.

Auzi horretan, Francisco Campsen garaian kontseilariak izan ziren Alicia de Miguel, Manuel Cervera eta Luis Rosado ere epaituko dituzte.

Auzipetuen artean Valentziako agintari politiko gehiago ere badaude, hala nola, David Serra diputatu autonomikoa, Francisco Correa Gurtel sarearen arduraduna, Pablo Crespo haren ondokoa eta Alvaro Perez Gurtel sarearen Valentziako arduraduna.

Epaileak gaur jakinarazitako ebazpenaren arabera, Gurtel sareak “Valentziako Generalitateko funtzionario publikoekin eta agintariekin lortutako harremanak baliatuz, hainbat kontratu publiko modu irregularrean ematea erdietsi zuten”. Guztira, bi milioi euro inguruko balioa zuten kontratuak izan ziren.

Epailearen esanetan, kontratu publikoak lortzeko bete beharreko “araudi erregulatzailea urratu zuten, berentzako irabaziak izateko asmoz eta altxor publiko autonomikoari kalteak eraginez”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia Ustelkeria politikoa azken albisteak Albisteak