Politika -

19:00etan

Puigdemont gaur jabetuko da karguaz erregeari postaz jakinarazi ostean

Felipe VI.arekin biltzeko ordua eskatu zuen Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak, baina azkenean idatziz eman behar izan dio Ganberaren erabakiaren berri, Errege Etxeak hala eskatuta.

Carles Puigdemont Generalitateko presidente berria Gironako udaletxearen aurrean. Arazkia: EFE
Carles Puigdemont Generalitateko presidente berria Gironako udaletxearen aurrean. Arazkia: EFE
Puigdemont gaur izendatuko dute presidente

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidente berria gaur jabetuko da karguaz. Gobernua ia guztiz itxita du. Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak Felipe VI.a erregearekin biltzeko hitzordua eskatu zuen, baina azkenean posta elektronikoz eman behar izan dio inbestiduraren berri, Errege Etxeak hala eskatuta.

Betebehar horren ostean, Generalitateko 130. presidentea bihurtuko da gaur Puigdemont, 19:00etan.

Kataluniako presidente berriak Mariano Rajoy Gobernuko buruzagiaren abisuei erantzun zien atzo. Puigdemonten esanetan, Rajoy "jardunean" dago, "adierazpenak jardunean" egiten ditu, eta "amaitzen ari den proiektu baten" ordezkaria da.

Gironako Alkatetza utzi ostean, Puigdemont Artur Masekin bildu zen botere aldaketarekin hasteko eta Gobernua osatzeko, nahiz eta CDCren eta ERCren arteko akordioan zehaztuta egon.

Exekutiboa

Hala, Oriol Junqueras Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta presidenteordea izango da. ERCko buruzagia bilera horretan egon zen, eta Esquerrak proposatzen dituen kontseilarien zerrenda eman zion Puigdemonti.

Neus Montek ere leku garrantzitsua izango du Gobernuan, Exekutiboko bozeramailea izango baita, eta Raul Romevak Atzerri, Gardentasun eta Erakunde Harremanetarako ardura izango du.

Generalitate berria osatzen bukatu eta kontseilari berriek asteazkenean karguaren zina egin arte ezer ziurtatzerik ez badago ere, ERCko kideak Exekutiboan Toni Comin (Osasuna), Dolors Bassa (Ongizate eta Enplegua) eta Carles Mundo (Justizia) izango direla ematen du.

Bestalde, CDCko kontseilariak Josep Rull alderdiko koordinatzaile nagusia, Santi Vila, Meritxell Borras eta Jordi Jane izango dira: Rull Lurralde eta Jasangarritasun kontseilaria izango da; Vila, Kultura arduraduna; Borras, Hezkuntza kontseilaria, eta Jane, Barne kontseilaria.

Era berean, Toni Castella (Unioko kide ohia) eta Oriol Amat (Junts pel Si hautagaitzako independentea) ere izango dira Exekutiboan.

“Israeldar baten buruak hamar palestinarrenak baino gehiago balio du"

Gobernuari egonkortasuna emateko konpromisoa hartu du CUPek. Horretarako, bi diputatu JxSiren esanetara egoteko mekanismoak abiatuko dituzte.

Bi parlamentari horiek txandakatzeko aukera ez du baztertu Anna Gabriel CUPeko bozeramaileak. Gabrielen hitzetan, “israeldar baten buruak -Artur Masi erreferentzia eginez- hamar palestinarrenak baino gehiago balio du” esan zien JxSiren ordezkari batek negoziazioaren tentsio une batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Albisteak Gaur Pere Aragonès Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa