Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Espainian gobernu 'egonkorra' eratzea eskatu du Confebaskek

EAEko patronalaren presidenteak nabarmendu duenez, "ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak" enpleguari eta inbertsioari eragiten diete.

Larrañaga, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketaren une batean. EiTB
Larrañaga, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketaren une batean. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian eratu behar den hurrengo gobernuak "egonkorra" behar du, Roberto Larrañaga Confebask EAEko patronalaren presidentearen aburuz. Izan ere, ohartarazi duenez, "ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak" enpleguari eta inbertsioari eragiten diete. Kataluniako egoerari buruz galdetuta, Euskadin halakorik ez gertatzea espero duela esan du Larrañagak. Haren hitzetan, "gaur gaurkoz Estatuko inbidia da Euskadi, bere egonkortasunagatik".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean egoera politikoarekin arduratuta agertu da enpresaburuen buruzagia, "ezegonkortasun politikoak, ziurgabetasuna eragiten duten beste ezegonkortasunak bezala, kezka eragiten du", argudiatu du.

"Joko-arau zehatzak behar ditugu guk, eta ezegonkortasun eta ziurgabetasunak ez digute mesederik egiten. Batez ere, inbertsioari eta enpleguari eragiten dio", azpimarratu du. Larrañagaren esanetan, "enpresaburu batek langileak kontratatzeko edo inbertsioak egiteko testuinguru egonkor eta ziurra behar du; gaur gaurkoz egoera zaila da, ordea".

Espainiako egoera politikoari kontrajarriz, Euskadirena aipatu du Confebaskeko buruak. Haren iritzian, "Estatuan inbidia eragiten du, egonkortasuna duen lurralde bakarra delako eta aurrekontuak akordioen bidez onartu direlako".

Katalunia hizpide, Euskadin halako ez gertatzea espero du Larrañagak. Nabarmendu duenez, "eredu honetan eroso gaude orain, eta gobernu egonkor honek segida izatea nahiko genuke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask bideoak EAE albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa